Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2009ko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
2420

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 26koa, Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordearena, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2009ko urtarrilaren 26ko Aginduan jasotako diru baliabideen zenbateko berria argitaratzen duena. Izan ere, agindu horrek, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren menpe-menpeko eremuak sustatu eta garatzeko laguntzak arautu dituen azaroaren 21eko 234/2000 Dekretuan aurreikusitako laguntzetarako deia egin zuen 2009ko ekitaldirako.

2008ko otsailaren 18an, 2009ko urtarrilaren 26ko Agindua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Agindu horrek arrantzaren menpe-menpeko eremuak sustatu eta garatzeko azaroaren 21eko 234/2000 Dekretuan aurreikusitako laguntzetarako deia egin zuen 2009ko ekitaldirako.

Aginduaren hirugarren atalean ezarritakoaren arabera, 4.603.144,82 euro erabiliko dira, guztira, laguntza-programa honetan. Horietatik 903.144,82 euro, 2009ko ekitaldiko ordainketa-kredituak dira; 3.700.000 euro, berriz, 2010eko ekitaldiko konpromiso-kredituetarako. Hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan horretarako ezarri den kredituaren arabera.

Bestetik ere, aginduaren 2. atalean zehaztu bezala, deialdi honen kontura eman beharreko laguntzen kopuru osoak ez du esandako aurrekontu-kontsignazioa gaindituko, ezta —indarrean dagoen legeriak kreditu-loturari edo aurrekontu-aldaketari buruz aurreikusi duenaren arabera— aurrekontuetan ezarritako kopuru hori eguneratzearen ondorioz ezartzen den kopurua ere. Ematekoak diren laguntzen zenbatekoa aldatuz gero edo laguntzen zenbatekoa agortzen bada, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariaren ebazpen baten bitartez jakinaraziko da, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz.

Otsailaren 10eko 29/2009 Dekretuaren bidez, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak kargu hori izateari utzi dio. Horren ostean kargu hori betetzeko inor izendatu ez denez hutsik dago.

Bestalde, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 290/2005 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuz, Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordea, hierarkian gorago dagoen hurrengoa denez, Landa eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariaren eginkizunak eta eskumenak beteko ditu.

Ildo horretan, Elikagai Politika eta Industriako Sailburuordetzak, egin beharreko izapideak egin ondoren, erabaki du dirulaguntzen guztizko zenbatekoa 1.000.000 eurotan handitzea. Kopuru hori 2010eko konpromiso-kredituetatik dator.

Handitze horren ondorioz, deialdi horretarako baimendutako guztizko zenbatekoak 5.603.144,82 euro jotzen du. Kopuru horretatik 903.144,82 euro 2009ko ordainketa-kredituetatik datoz, eta 4.700.000 euro 2010eko konpromiso-kredituetatik.

Horiek horrela,

EBATZI DUT:

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2009ko urtarrilaren 26ko Aginduan jasotako diru-baliabideen zenbateko berria argitaratzea. Izan ere, agindu horrek, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren menpe menpeko eremuak sustatu eta garatzeko laguntzak arautu dituen azaroaren 21eko 234/2000 Dekretuan aurreikusitako laguntzetarako deia egin zuen 2009ko ekitaldirako. Kreditua 1.000.000 eurotan handitu da 2010 ekitaldiko konpromiso-kredituen kontura. Horrela diru-baliabideen guztizko zenbatekoak 5.603.144,82 euro jotzen du. Kopuru horretatik 903.144,82 euro 2009ko ordainketa-kredituetatik datoz, eta 4.700.000 euro 2010eko konpromiso-kredituetatik.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 26a.

Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordea,

LUIS MIGUEL MACÍAS PEREDA.


Azterketa dokumentala