Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2009ko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2418

AGINDUA, 2009ko apirilaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Aguraingo (Araba) «Corazón de María» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularitatea aldatzeko baimena emateko dena.

Aguraingo (Araba) «Corazón de María» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularraren ordezkariak baimena eskatu du ikastetxearen titularitatea aldatzeko; aztertu dugu horri dagokion espedientea.

Espediente horri Arabako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Ikusi da araubide orokorreko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), bai eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako xedapenak ere. Horiek horrela, ondokoa

EBATZI DUT:

1. artikulua.- «Corazón de María» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularitatea aldatzeko baimena ematea: orain titularitatea «Congregación Hermanas de la Providencia» entitateak du, eta aurrerantzean «Agurain Ikastola, S. Coop.» entitateak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxearen betebehar eta eskubide guztiak. Ikastetxea Aguraingo udalerriko (Araba) San Jorge kaleko 17an dago eta kode-zenbakia 01000524 du.

2. artikulua.- Titulartasun aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da. Horrek ez du inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- 2009ko maiatzaren 1etik aurrerako ondorioak izango ditu agindu honek.

Bigarrena.- Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 1a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala