Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2009ko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
2417

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 30ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren konturako 2007ko deialdiaren barruan, Huhezi Koop. E. (LANKI) erakundeak aurkeztu zuen «Herri-ekonomietako kooperatibentzako trukaketa, ikerketa eta laguntza teknikoa» PRO-2007K2/0015 proiektuari zati batean uko egitea onartzen duena.

Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura proiektuak 2007ko ekitaldian diruz laguntzeko deia egiten duen eta laguntza horiek arautzen dituen otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuak honela dio 28. artikuluaren 1. paragrafoan: erakunde eskatzaileak jarduera gauzatzerakoan sartu nahi dituen aldaketen berri berehala emango dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari eta, aldi berean, aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztu beharko du. Proposatutako aldaketak onartzea, bestalde, Garapen Lankidetzarako zuzendariaren eginkizuna da.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren aginduaren bidez, Huhezi Koop. E.(LANKI) erakundeari 78.316,50 euroko diru-laguntza eman zitzaion «Herri-ekonomietako kooperatibentzako trukaketa, ikerketa eta laguntza teknikoa» proiektua gauzatzeko.

Aipatutako erakundeak, 2009ko martxoaren 6an, hirugarren ordainketaren zati bat itzultzeko eskabidea egin zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari idazki baten bidez. Hori dela eta, gauzatutako gastuak justifikatu eta gero, hirugarren ordainketaren zati bat itzultzeko eskabidea aurkeztu zen, 4.360 euroko hain zuzen ere. Beraz, zati bat itzuli eta gainontzekoari uko egitearen ondorioz, hasieran aurreikusitako 78.316,50 euroko diru-laguntza 73.956,5 eurokoa da orain.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren erakunde onuradunak eskatutako aldaketen aldeko irizpena eman du eta, horren ondorioz, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren konturako 2007ko deialdiaren barruan, Huhezi Koop. E. (LANKI) erakundeak «Herri-ekonomietako kooperatibentzako trukaketa, ikerketa eta laguntza teknikoa» proiektuan eskatutako uko egite partziala onartzea. Ukoak berekin dakar hirugarren ordainketa, 4.360 eurokoa, itzuli behar izatea.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 30a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.


Azterketa dokumentala