84. zk., 2009ko maiatzaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
2416
EBAZPENA, 2009ko martxoaren 26koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, Garapen eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren konturako 2004ko deialdiaren barnean, Beaz Bizkaiko enpresa eta aurrerapen zentrua erakundeak aurkeztutako «CAI Costa Rica, CAI Honduras eta Argeo Martínez (Kuba) azukre-zentralak eraldatzearen bidez Guantanamo probintziaren garapen ekonomiko/sozialean laguntzea» PRO-2004K2/0012 proiektuari zati batean uko egiteko baimena ematen duena.
Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura proiektuak diruz laguntzeko 2004ko ekitaldirako deia egiten duen eta laguntza horiek arautzen dituen apirilaren 6ko 65/2004 Dekretuak honela dio 28. artikuluaren 1. paragrafoan: erakunde eskatzaileak jarduera gauzatzerakoan sartu nahi dituen aldaketen berri berehala emango dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari eta, aldi berean, aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztu beharko du. Proposatutako aldaketak onartzea, bestalde, Garapen Lankidetzarako zuzendariaren eginkizuna da.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren aginduaren bidez Beaz Bizkaiko enpresa eta aurrerapen zentrua erakundeari 364.749,68 euroko diru-laguntza eman zitzaion «CAI Costa Rica, CAI Honduras eta Argeo Martínez (Kuba) azukre-zentralak eraldatzearen bidez Guantanamo probintziaren garapen ekonomiko/sozialean laguntzea» proiektua gauzatzeko.
Aipatu erakundeak Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari 2009ko martxoaren 25ean igorritako idazki baten bidez diru-laguntzaren bigarren zatiari (58.579,25 euro) eta aurreikusitako hirugarren ordainketa-zatiari (72.949,94 euro) osorik uko egiteko eskabidea egin zion. Beraz, hasieran aurreikusitako 131.529,19 euroko diru-laguntzari egiten zaio uko guztira.
Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren erakunde onuradunak eskatutako aldaketen aldeko irizpena eman du eta, horren ondorioz, honakoa
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Beaz Bizkaiko enpresa eta aurrerapen zentrua erakundeak, Garapen eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren konturako 2004ko deialdiaren barnean, «CAI Costa Rica, CAI Honduras eta Argeo Martínez (Kuba) azukre-zentralak eraldatzearen bidez Guantanamo probintziaren garapen ekonomiko/sozialean laguntzea» proiektuan eskatutako ukoari baiezkoa ematea. Beraz erakunde horrek bigarren ordainketaren zati bat (58.579,25 euro) itzuli beharko du eta aurreikusitako hirugarren ordainketa-zatiari (72.949,94 euro) uko egin.
Bigarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 26a.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
IGOR IRIGOYEN FUENTES.