84. zk., 2009ko maiatzaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Urdulizko Udala
2413
IRAGARKIA, 2009ko lan-eskaintza publikoaren berri aditzera emateko dena.
Urdulizko Gobernu Batzarrak, 2009ko otsailaren 24an egindako ohiko batzarrean, hitzez hitz honako hau dioen erabakia hartu zuen:
Lehenengoa.- Urdulizko Udalaren 2009ko lan-eskaintza publikoa onartzea. Hona hemen:
1.- Lan-kontratukoa.
- Izena: Kultura-ekipamenduen dinamizatzailea
- Taldea: C2.
- Eskala: Administrazio berezia.
- Azpieskala: Zerbitzu bereziak.
- Lanpostu hutsen kopurua: 1.
- Hizkuntza-eskakizuna: 3.
- Derrigortasun data: 2009-01-01.
2.- Karrerako funtzionarioak.
- Izena: Aholkulari juridikoa.
- Taldea: A1.
- Eskala: Administrazio berezia.
- Azpieskala: Teknikoa.
- Lanpostu hutsen kopurua: 1.
- Hizkuntza-eskakizuna: 3.
- Derrigortasun data: 2009-01-01.
Bigarrena.- Lan-eskaintzari buruzko iragarkia EHAAn eta «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean» argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 91. artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 24. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Jakinarazi zaizun erabaki horrek administrazio bidea agortzen du. Horren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakezu Bilboko Administrazioarekiko Auzietako epaitegian, bi hilabeteko epean, aldizkari ofizialetako azken iragarkia kaleratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Nolanahi ere, eta aurreko paragrafoan adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu aurretik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu diezaiokezu erabakia hartu zuen organoari hilabeteko epean, aldizkari ofizialetako azken iragarkia kaleratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Urduliz, 2009ko otsailaren 25a.
Alkatea,
JUAN OLEA MENCHACA.