84. zk., 2009ko maiatzaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Kultura Saila
2410
AGINDUA, 2009ko apirilaren 20koa, Kultura sailburuarena, M.ª Jesús Emazabel Lekuona andreak Kultura Saileko goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz eta lege horrek ematen dizkidan aginpideak erabilita, hauxe
EBATZI DUT:
1.- M.ª Jesús Emazabel Lekuona andrea Zerbitzu Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izatetik kentzea. Lanpostu horrek 520010 kodea eta 82 dotazio-zenbakia dauzka. Eskerrak ematen zaizkio egindako lanagatik.
2.- Aurreko puntuan esandakoak 2009ko maiatzaren 6tik aurrera sortuko ditu bere ondorio ekonomiko eta administratiboak.
3.- Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 20a.
Kultura sailburua,
MIREN AZKARATE VILLAR.