58. zk., 2009ko martxoaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
1674
IRAGARKIA, Izena 1.abizena 2.abizena jaunari Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariaren 2008ko abenduaren 10eko R08-036 Ebazpenaren berri emateko dena. Ebazpen horren bidez Datuak Babesteko Bulegoan 2008ko ekainaren 16an sartu zen idazkiaren bidez aurkeztutako tutoretza-eskaera ezesten da (ET08-007 espedientea).
Idazpuruan aipatutako idazkia Izena 1.abizena 2.abizena jaunari jakinarazi ezin izan zaionez, iragarki hau argitaratuz jakinarazten zaio, hala ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan.
Honen bidez jakinarazten da Izena 1.abizena 2.abizenaek ET08-007 espedientean egindako tutoretza-eskaera baiesten duen Ebazpena, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak 2008ko abenduaren 10ean hartutakoa.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, argitalpen hau egiten den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean. Guzti hori, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 9a.
Zuzendaria,
IÑAKI VICUÑA DE NICOLÁS.