Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2009ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1459

EDIKTUA, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariarena, ondoren azaltzen diren espedienteei buruzkoa.

Hona hemen Jesús Monreal Ziak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak, egin duen

EDIKTUA

Aurrerago aipatzen diren itzulketa-espedienteen hasiera ezin izan da espresuki jakinarazi, itzuli egin baitira jakinarazpenak, espedientean dagoen helbidea okerra delako, eskatzaileak jakinarazpenetarako helbidea aldatu duelako edo beste arrazoi batzuengatik. Hori dela-eta, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan ezarritakoa betez. Interesdunei jakinarazten zaie diru-laguntza itzularazteko espedientea hasteko probidentzia eman dela, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuaren babesean emandako diru-laguntza itzultzea bidezkoa den edo ez erabakitzeko. Izan ere, aurkeztutako dokumentazioa aztertuta hauxe egiaztatu baita:

- Estibaliz Soguero Garciari dagokion Gizarte Segurantzaren erregimeneko alta 2002. urtekoa da eta ez 2004. urtekoa, diruz lagundutako ondasun-erkidegoa sortu zenekoa, alegia.

Hori guztia dela-eta, interesdunari 15 eguneko epea ematen zaio egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 PK, Vitoria-Gasteiz), dela zuzenean dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan jasotako bideren bat erabiliz. Ohartarazten zaio alegaziorik aurkezten ez badu prozedura amaitu egingo dela ebazpen baten bidez. Ez-betetzeren bat egon dela erabakitzen bada ebazpen horretan, lehenengo ordainketa gisa dagoeneko jasotako zenbatekoa itzultzeko obligazioa ezarriko da.

Itzultze-espedientearen zk.: 16/06

Espediente-zk.: B-0106-0256-04.ª

Enpresa: Estibaliz Soguero y otra, C.B.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 28a.

Enplegu eta Prestakuntza zuzendaria,

JESÚS MONREAL ZIA.


Azterketa dokumentala