51. zk., 2009ko martxoaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Kultura Saila
1457
IRAGARKIA, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa burutzeko bidaia-agentzia baten zerbitzua kontratatzeko prozedura irekiari (hainbat irizpide) buruzkoa dena (K-15/2009 espedientea).
1.- Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: K-15/2009.
2.- Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa, baldintza teknikoen pleguan ezarritakoaren arabera.
b) Loteak: ez dago.
c) Gauzatzeko tokia: egonaldi edo desplazamendu bakoitzaren helmuga lekua.
d) Gauzatzeko epea: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazitakoaren arabera.
3.- Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: presakoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen era: balorazioa egiteko hainbat irizpide daude.
4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: kontratu osoaren gehienezko aurrekontua, 140.000,00 eurokoa da, BEZa barne.
5.- Bermeak.
Behin-behineko bermea: ez dago.
6.- Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua «O» eraikina (3. solairua).
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 95 01.
e) Faxa: 945 01 69 35.
f) Web orria: www.contratacion.info.
g) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2009ko martxoaren 20a.
7.- Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena (taldeak, azpitaldeak eta kategoria):
Taldea: U, Azpitaldea: 4, Kategoria: C.
b) Ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa edo profesionala:
Sailkapen hori ez badute, Espainiakoak ez diren Europar Batasuneko estatuetako enpresek beren kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa egiaztatu beharko dituzte, bai eta gaitasun teknikoa edo profesionala ere, administrazio-klausula zehatzen agirian adierazitako moduan, Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legearen 64. eta 67. artikuluetan ezarritakoaren arabera, betiere aintzat hartuz pleguko eranskinean -atzerriko enpresei buruzkoan- aipatzen den presuntzioa.
8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko martxoaren 23a, 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutunazal aurkeztuko dira («A», «B» eta «C»), berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako edukiarekin.
c) Aurkezteko lekua:
1.- Entitatea: Kultura Saileko Erregistroa.
2.- Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina (2. solairua).
3.- Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hilabete bat, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik.
e) Aldaerak: ez da onartzen aldaera edo bestelako aukerarik.
9.- Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina (2. solairua).
c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: 2009ko martxoaren 31.
e) Ordua: 10:00ak.
10.- Bestelako argibideak.
Eskaintzak baloratzeko irizpideak ondorengo hauek izango dira administrazio-klausula zehatzen agirian adierazitakoaren arabera:
- Eskaintza ekonomikoa: 85 puntu.
- Aseguru estaldura: 6 puntu.
- Lan-metodologia: 6 puntu.
- Hobekuntzak: 3 puntu.
11.- Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 25a.
Zerbitzu zuzendaria,
NESTOR ARANA ARABAOLAZA.