51. zk., 2009ko martxoaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Osasun Saila
1456
LEHIAKETA. Iragarkia, 2008ko ospitale-estatistika, sare publikoko ospitalez kanpoko 2008ko estatistika eta mediku- eta farmazia-laguntza eskaintzen duten aseguru libreko erakundeen 2008ko estatistika biltzeko, grabatzeko eta baliozkotzeko kontratazio-espedientearen lizitazioa egiteko dena.
1.- Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Osasun Saila Eusko Jaurlaritza.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.
c) Espedientearen zenbakia: 19/2009-S.
2.- Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: 2008ko ospitale-estatistika, sare publikoko ospitalez kanpoko 2008ko estatistika eta mediku- eta farmazia-laguntza eskaintzen duten aseguru libreko erakundeen 2008ko estatistika biltzea, grabatzea eta baliozkotzea.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: kontratua sinatzen den egunaren biharamunetik, 2009ko abenduaren 30era arte.
3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: balorazio-irizpide hauek aplikatuko dira:
Formula bidez ebaluagarriak:
- Prezioa: % 51ko ponderazioa.
Balio-judizio bidez ebaluagarriak:
- Lan-planaren edukia: % 49ko ponderazioa.
Lan Programa (% 15).
Informazio-bilketaren kudeaketa eta kontrola (% 15).
Plangintza, kronograma (% 10).
Grabaketa eta baliozkotzea (% 9).
4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: kontratuaren aurrekontua, gehienez, 67.415,52 eurokoa da (BEZik gabe).
5.- Fidantzak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
6.- Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua 1, 4. solairua). Lakua II.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 91 78.
e) Telefaxa: 945 01 93 01.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: proposamenak aurkezteko azken egunera arte jaso ahal izango dira, goian adierazitako lekuan, inolako kargurik gabe.
Eusko Jaurlaritzaren www.euskadi.net web-orrian ere eskuratu ahal izango da dokumentazioa.
7.- Kontratistaren betebeharrak.
Ekonomia- eta finantza-kaudimena: honela justifikatuko da: finantza-erakundeak egindako adierazpena edo lan-arriskuengatiko kalteordain-aseguru bat duela egiaztatzen duen agiria (poliza eta azken ordainagiria).
- Kaudimena egiaztatzeko, honako hauek aurkeztu behar dira:
Azken hiru urteetan burututako zerbitzu edo lanik garrantzitsuenen zerrenda, baldin eta horien batuketak kontratuaren aurrekontua hirukoizten badu edo hortik gorakoa bada. Zerrenda horretan zenbatekoa, datak eta hartzaileak —publikoak zein pribatuak- jasoko dira. Jasotzailea sektore publikoko erakunde bat bada, eskudun organoak bisatutako edo egiaztatutako agirien bitartez kreditatu beharko dira egindako lanak edo zerbitzuak; jasotzailea arlo pribatuko subjektua bada, horrek emandako ziurtagirien bidez, eta halakorik ez bada, enpresariaren adierazpen baten bidez -faktura eta/edo kontratuen fotokopia eta guzti-.
Kontratua gauzatzeko ardura dutenen titulu akademiko eta profesionalak.
Eskakizunak: arduradun nagusiak goi-mailako titulazioa eduki beharko du.
8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko martxoaren 30a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguko 13., 14. eta 15. klausuletan zehaztutakoak, karatulako 29. eta 30. puntuei dagokienez.
c) Aurkezteko lekua: iragarki honen 6. puntuan adierazitakoa.
d) Lizitatzaileak nahitaez noiz arte eutsi behar dion bere eskaintzari: hilabete bi, eskaintzak irekitzen diren egunetik.
e) Aldaerak: ez.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.
9.- Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.
c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: 2009ko apirilaren 3a.
e) Ordua: 12:00etan.
10.- Bestelako argibideak: ez.
11.- Iragarkien gastuak: lizitazio-iragarkia EHAAn argitaratzeko gastuak esleipendunak ordainduko ditu. Zenbatekoa: 398,52 euro.
12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.
13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eta gainerako agiriak (kontratatzailearen profila) eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.euskadi.net (enpresak) edo www.contratación.info.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 24a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
MIKEL VALLEJO AURRE.