Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2009ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Herrizaingo Saila
1454

LEHIAKETA, Prebentzio Zerbitzurako laguntza teknikoa kontratatzeko dena (E-036/2009 espedientea).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: E-036/2009.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Prebentzio Zerbitzurako laguntza teknikoa.

b) Loteak eta kopurua: ikus lehiaketaren agiriak.

c) Gauzatzeko lekua: ikus lehiaketaren agiriak.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: klausula administratibo zehatzen pleguko karatulan zehaztutakoa.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat irizpideren arabera esleituko da.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Gehienez: 172.413,79 euro + 27.586,21 euro, BEZari dagozkionak. Guztira, 200.000,00 euro.

5.- Fidantzak. Behin-behinekoa: ez.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Herrizaingo Saila (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

b) Helbidea: Larrauri Mendotxe Bidea 18.

c) Herria eta posta-kodea: Erandio 20850.

d) Telefonoa: 94 607 80 00.

e) Telefaxa: 94 607 83 04.

f) Argibideak eta agiriak lortzeko azken eguna: 2009ko apirilaren 1a, 10:00ak.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: administrazio-klausulen pleguko karatulan zehaztutakoa.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: klausula administratibo zehatzen pleguko karatulan zehaztutakoa.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko apirilaren 1a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikus lehiaketako agiriak.

c) Aurkezteko lekua: 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak nahitaez noiz arte eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a), b) eta c): 6. puntuan adierazitakoa.

d) Eguna: 2009-04-23.

e) Ordua: 10:30ak.

10.- Bestelako argibideak.

Esleitzeko irizpideak: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide erabiliko dira (jarraian azaltzen dira laburbilduta); edozein modutan, administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 30.2 puntuan ezarritakoa aplikatuko da, bertan irizpideok osorik garatzen baitira.

- Eskaintza ekonomikoa: % 51.

- Memoria teknikoa: % 39.

- Eskaintzaren gainprestazioak: % 10.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.- Iragarkia EBAOra bidali den eguna: ez.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.ej-gv.net.

Erandio, 2009ko otsailaren 24a.

Baliabide Orokorren zuzendaria,

JON ETXEBARRIA ORUE.


Azterketa dokumentala