Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2009ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
1450

EDIKTUA, kontratuei buruzko 869/2008 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 869/2008 ohartarazpenezkoa.

Demandatzailea: Tiendas Conexión SL.

Demandatua: Jose Miguel Ochoa Uzcundu.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean 52/09 zenbakiko autoa eman da. Hauek dira xedapenak:

Tiendas Conexión SLk 435,18 euro erreklamatzearren hasitako ohartarazpen-prozedura, Jose Miguel Ochoa Uzcunduren aurkakoa, amaitu da. Horiek horrela, eskatzen diren postulazio-betekizunak konplituta, hartzekodunak betearazpena abiarazteko idazkia aurkezten duenean erabakiko da betearazpena.

Aurkeztutako agiriak banakatu egin behar dira.

Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan aurkeztu beharreko berraztertzeko errekurtso bidez; hala ere, inpugnatu arren, erabakitakoa bete egingo da. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Betekizun horiek betetzen ez badira, ez da errekurtsoa onartuko (PZLb-ren 451. eta 452. artikuluak).

Jose Miguel Ochoa Uzcundu demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497 artikuluan xedatutakoaren arabera PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala