Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2009ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
1447

EDIKTUA, prekarioko desahuzioari buruzko 706/07 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Aipatu diren autoetan ondoko ebazpen hau eman da:

Desahuzioari buruzko 706/2007 hitzezko judizioko autoetan idazkariak eman duen kostuen tasazioa, 2008ko uztailaren 7ko Epaian xedatutakoaren arabera.

Mendizabal Goirigolzarri letraduari, minutaren arabera, 3.231,15 euro.

Martinez Perez prokuradoreari

Eskubideak

Prekarioko desahuzioa, 2.g art.: 130,00 euro

Kostuak, 5.1.T.: 22,29 euro

BEZa % 16: 24,36 euro

Alderdi demandatuari ezin dakioke egotz muga-zergari buruzko 48. artikuluan aipatua, alderdi horrek ez baitu argibiderik eman.

Prokuradorea, orotara: 176,65 euro

Prokuradorea eta letradua, orotara: 3.407,80 euro

Akatsik edo ez-egiterik egon ezean, kostuen tasazio hau hiru mila laurehun eta zazpi euro eta laurogei zentimokoa da.

Barakaldo (Bizkaia), 2008ko urriaren 31.

IDAZKARIA

ANTOLAKETARAKO EGINBIDEA

Eman duen idazkari judiziala: Justo Antonio Perez Aguilar.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta zortziko azaroaren laua.

1.- Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen (PZLb) 244. artikuluan xedatutakoaren arabera, kostuen tasazio horren berri helaraz bekie alderdiei, hamar eguneko epean, eta ohartaraz bekie, halaber, ez dagoela partida gehiago sartzerik edo gehitzerik. Dagokionari eta dagokion eran erreklamatzeko eskubidea dute interesdunek.

2.- Adierazi den epean inpugna daiteke burututako tasazioa.

2.1.- Bidezkoak ez diren partidak, eskubideak edo gastuak sartu direla-eta, edo muga-zergarik ez duten ordainsariak -abokatu, peritu edo profesionalenak- direla-eta ere inpugna dezake alde kondenatuak tasazioa, ordainsarion zenbatekoa gehiegizkoa dela alegatuz (PZLb, 245.2 artikulua).

2.2.- Alderdi onuradunak ere inpugna dezake tasazioa, bere ustez egokiro justifikatutako eta erreklamatutako gastuak sartu ez badira. Erreklamatzeko arrazoitzat erabil dezake, halaber, bere abokatuaren, edo peritu, profesional edo funtzionarioaren ordainsari guztiak -muga-zergarik ez dutenak- sartu ez izana; edo bere prokuradorearen eskubideak era zuzenean sartu ez izana (PZLb, 245.3 artikulua).

2.3.- Nolanahi ere, desadostasun-gai diren kontuak edo minutak eta partida zehatzak adierazi beharko dira inpugnazio-idazkian, eta desadostasunerako egon diren arrazoiak. Bestela, inpugnazioa izapidetzea ez da onartuko (PZLb, 245.4 artikulua).

Epaileari eginbide honen berri eman zaio.

Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan idazkia aurkeztuz; hala ere, erabakitakoa bete egingo da. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hara bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia, eta bertan, inpugnatzailearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, inpugnazioa ez da onartuko (PZLb, 224. eta 452. artikuluak).

Hala agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Manuel Pozas Gordillo demandatuari jakinarazteko balio dezan ematen da ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta bederatziko urtarrilaren hogeian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala