Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2009ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
1446

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 3koa, Elikagaien Industriako zuzendariarena, beste herri batzuetan ardogintza-produktuak sustatzeko eta horiei buruzko informazioa emateko programak eta ekintzetarako 2009. urteko eskabideak aurkezteko epeak argitara ematen dituena.

Europako Erkidegoko mahastizaintza eta ardogintzako ekoizleen lehiakortasuna handitzeari begira egoera berbideratzeko asmoz mahastizaintzako eta ardogintzako merkatuaren antolamendu bateratu berri bat ezarri da, aurreko merkatuaren antolamendu bateratuaren aldean sektoreari aldaketa garrantzitsuak ekarri dizkiona honako hauei dagokienez: laguntza-programak, beste herri batzuekiko merkataritza, ekoizpen-ahalmena eta kontrolak.

Merkatuaren antolamendu bateratu berri hau honako arauok ezarri dute: Kontseiluaren 2008ko apirilaren 29ko 479/2008 (EE) Erregelamendua (Mahastizaintzako eta ardogintzako merkatuaren antolamendu bateratua ezarri, 1493/1999 (EE), 1782/2003 (EE), 1290/2005 (EE) eta 3/2008 (EE) erregelamenduak aldatu eta 2392/86 (EE) eta 1493/1999 (EE) erregelamenduak indargabetzen dituena); eta Batzordearen 2008ko ekainaren 27ko 555/2008 (EE) Erregelamendua (Mahastizaintzako eta ardogintzako merkatuaren antolamendu bateratua ezarri duen Kontseiluaren 479/2008 (EE) Erregelamendua garatzeko arauak ezarri dituena, mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreko laguntza-programei, beste herri batzuekiko merkataritzari, ekoizpen-ahalmenari eta kontrolei dagokienez).

Era berean, otsailaren 27ko 244/2009 Errege Dekretuaren bitartez (2009ko otsailaren 28an argitaratuta), Espainiako ardogintza eta mahastizaintzako sektoreari laguntzeko programan jasotako neurriei ezargarri zaizkien oinarrizko arauak ezarri dira.

Erkidegoaren arauek ezarritako laguntza-neurrien artean, besteak beste, Erkidegoaren ardogintza-produktuak beste herri batzuetako merkatuetan sustatzea sartu da lehen aldiz. Beste neurri batzuek aurretik ezarritako neurriei jarraitu diete.

Kontuan izanik otsailaren 27ko 244/2009 Errege Dekretua duela gutxi argitaratu dela eta bertan ezarritako epeak premiazkoak direla, agindu honen bidez argitara eman dira beste herri batzuetan ardogintza-produktuak sustatzeko eta horiei buruzko informazioa emateko programak eta ekintzetarako 2009. urteko eskabideak aurkezteko epeak.

Horren indarrez, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Eskabideak aurkezteko epeak.

2009. urterako, Kontseiluaren 2008ko apirilaren 29ko 479/2008 (EE) Erregelamenduan eta Batzordearen 2008ko ekainaren 27ko 555/2008 (EE) Erregelamenduan aurreikusitakoaren arabera, beste herri batzuetan ardogintza-produktuak sustatzeko eta horiei buruzko informazioa emateko programak eta ekintzetarako laguntzak epe hauetan aurkeztu beharko dira:

a) Martxoaren 2tik martxoaren 25a arte, 2009ko urtarrilaren 1etik 2009ko uztailaren 31 arte burututako edo burutzekoak diren informazio eta sustapen ekintza eta programetarako.

b) Martxoaren 2tik martxoaren 31 arte, 2009ko uztailaren 31tik aurrera burutzekoak diren informazio eta sustapen ekintza eta programetarako.

Bigarrena.- Diru-laguntzen organo kudeatzailea.

Laguntza-eskabideak Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Industriako Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira, horixe baita diru-laguntza hauek kudeatzen dituen organoa. Eskabide-orria eskuragarri izango da Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren bulegoetan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz), bai eta Sailaren web orrian ere: www.nasdap.ejgv.euskadi.net.

Hirugarrena.- Izapideak eta ebaztea.

Laguntza-eskabideak honako hauetan ezarritako irizpideekin bat etorriz izapidetu eta ebatziko dira: Kontseiluaren 2008ko apirilaren 29ko 479/2008 (EE) Erregelamendua, Batzordearen 2008ko ekainaren 27ko 555/2008 Erregelamendua, otsailaren 27ko 244/2009 Errege-Dekretua, eta aurrekoa ezarri eta garatzeko Eusko Jaurlaritzak ezar lezakeen araudia.

Laugarrena.- Errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Elikagai Politika eta Industriako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Bosgarrena.- Ondorioak.

Ebazpen hau sinatzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 3a.

Elikagaien Industriako zuzendaria,

IKER GUZMÁN MUÑOZ.


Azterketa dokumentala