Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2009ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
1443

EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 23koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Kultura sailburuaren 2008ko maiatzaren 7ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen erabakiaren berri ematen duena. Agindu horren bidez, ikus-entzunezkoen edukiak euskarri berrietan sortzeko eta ekoizteko laguntzak emateko araubidea ezartzen eta deialdia egiten da.

AURREKARIAK

1.- 2008ko maiatzaren 30ean argitaratu zen EHAAn Kultura sailburuaren 2008ko maiatzaren 7ko Agindua, ikus-entzunezkoen edukiak euskarri berrietan sortzeko eta ekoizteko laguntzak emateko araubidea ezartzen eta deialdia egiten duena.

2.- Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 atalean ezarritakoa jarraituz, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko erabakiak EHAAn argitaratu beharko dira, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat.

Horiek horrela izanda,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Kultura sailburuaren 2008ko maiatzaren 7ko Aginduaren babesean onuradun suertatu direnen zerrenda eta emandako diru-laguntzak (I. eranskina), ukatu (II. eranskina) eta artxibatu diren eskabideak (III. eranskina) argitara ematea.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 23a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.

I. ERANSKINA / ANEXO I

LAGUNTZA EMAN ZAIENEN ZERRENDA / RELACIÓN DE AYUDAS CONCEDIDAS

Eskatzailea

Solicitante Laguntza jasoko duen proiektua

Proyecto objeto de ayuda Laguntzaren zenbatekoa

Importe de la ayuda

Amasté Comunicación, S.L. Manuales multimedia 9.000

Animatu Multimedia, S.L. Xingola 5.000

Animatu Multimedia, S.L. Oholtza 5.000

Aranburu Amiano, Ibon www.estropa.net 3.000

Pérez Urruchi, Diego Stereozona 8.000

Guztira/Total 30.000

II. ERANSKINA / ANEXO II

ESKABIDE EZEZTATUAK / SOLICITUDES DENEGADAS

EZEZTAPEN ARRAZOIAK MOTIVO DE LA DENEGACIÓN

Proiektuak ez dira eskatzen den puntuaziora iristen edo puntuazio altuagoko beste proiektu batzuek modalitate honetako diru-laguntza agortzen dute. Los proyectos no obtienen los puntos requeridos en la fase de valoración o existen otros proyectos con mayor puntuación que agotan la ayuda destinada a esta modalidad.

Eskatzailea

Solicitante Proiektua

Proyecto

Aporama Funky Projects Vídeo de innovación de taller

Asoc. Cultural Buenawista Prolleckziom’s Plataforma web para la difusión musical en Gipuzkoa

Aurkitu Internet Munduko erlijioak

Elixir Films, S.L. www.farosdeeuskadi.org

Eñutt Comunicación Cynetic Screen Media

Estaban Mariano Torres Catfish

Komunikazio biziagoa Ikus-entzunezko kronikak argia.com atarian

Pedro Gaizka Ugalde Veoyendo

Urdukala & Eginala Asociated Azaletik Azalera

5w Edinolin

III. ERANSKINA / ANEXO III

ARTXIBATUTAKO ESKABIDEAK / SOLICITUDES ARCHIVADAS

Eskatzailea

Solicitante Proiektua

Proyecto

Enrique Uralde Blanco Ideavisiontv, canales piloto de IPTV

Aguraingo Udaletxea Puesta en marcha de la escultura

Aguraingo Udaletxea Soportes pendrive


Azterketa dokumentala