Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2009ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1440

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 12koa, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena; horren bitartez, industria ETEetarako finantza egitura egokitzeko laguntzei buruzko Adefin programan aurreikusitako laguntzak emateko deialdi publikoa egiten da 2009ko ekitaldirako.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2009ko otsailaren 23ko Aginduak Adefin programa (Industria ETEen finantza-egitura egokitzeko laguntzei buruzkoa) arautzen du (2009ko martxoaren 11ko EHAA), eta haren 13. artikuluan aurreikusten denez, laguntzak ematen diren ekitaldian urtero egiten den deialdi publikoaren bitartez iragarriko dira laguntza horiek; hortaz, bidezkoa da 2009. urteari dagokion deialdia egitea.

Horrenbestez, Agindu horren 13. artikuluan emandako eskumena erabilita, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Xedea.

1.- Ebazpen honen xedea honako hau da: Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak Adefin Programari buruz (Industria ETEen finantza-egitura egokitzeko laguntzei buruzkoa da programa hori) emandako Ebazpenean araututako laguntzen 2009ko ekitaldiko deialdia egitea.

2.- Horretarako, emango diren laguntzen guztizko zenbatekoa 500.000,00 euro izango dela ezarri da, eta abenduaren 29ko 19/2008 Legean (Euskal Autonomia Erkidegoko 2009ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena) helburu horretarako esleitutako aurrekontu-kredituen kargura ordainduko da zenbateko hori finantzarioki.

3.- Deialdi honen kontura emango diren diru-laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko artikulu honetan ezarritako zenbatekoa edo zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena, indarreko legedian aurreikusitako kredituak lotzeko edo aurrekontuak aldatzeko erregimenari jarraiki. Beraz, zenbateko hori agortzen denean ez dira laguntza gehiago emango, eta Ebazpen honek une horretan bertan utziko dio eraginkorra izateari. Hala badagokio, Teknologiako eta Industria Garatzeko sailburuordearen Ebazpenaren bitartez emango da bi egoera horien berri.

2. artikulua.- Betekizunak.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak Adefin programari (Industria ETEen finantza-egitura egokitzeko laguntzei buruzkoa) buruz emandako Aginduan araututako laguntzak jaso ahal izateko, eskatzaileek onuradun izan beharko dute, adierazitako Agindu horren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

3. artikulua.- Eskabideak.

1.- Ebazpen honen I. eranskinean adierazitako ereduari jarraiki betetako eskabideak eta bestelako dokumentazio gehigarria Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Industria Garatzeko Zuzendaritzara bidali beharko dira, eta adierazitako Zuzendaritza horretan, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren edozein Lurralde Bulegotan edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako sailetan aurkeztu beharko dira. Horretaz gain, adierazitako programa arautzen duen Aginduan adierazitako Lankidetza Hitzarmena sinatzen duten Finantza Erakundeetan ere aurkeztu ahal izango dira (Ebazpen honen II. eranskineko zerrendan agertzen dira Erakunde horiek).

2.- Eskabideak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da eta laguntzen xederako nahikoa kreditu egoki geratzen den bitartean ez da amaituko. Horregatik guztiagatik, programa hau indarrean dagoen bitartean, ekitaldi ekonomiko honetan laguntzak emateko esleitutako kreditua agortzen bada, Teknologiako eta Industria Garapeneko Sailburuordetzak administrazio-ebazpena emango du horren berri jendaurrean azaltzeko, baliabideak zein egunetan agortu diren adierazita. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da indarrean.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 12a.

Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordea,

JOSÉ IGNACIO TELLECHEA FERNÁNDEZ.

I. ERANSKINA

ESKABIDE EREDUA

(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA

FINANTZA ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Luzaro, Kredituko Finantza Establezimendua

Kutxak

Gipuzkoa Donostia Kutxa

Bilbao Bizkaia Kutxa

Caja Vital Kutxa

Caja de Ahorros y Pensiones de Barcelona (La Caixa)

Caja Madrid

Caja de Ahorros de Galicia

Caja Duero

Caja de Ahorros del Mediterraneo

Caja Rioja

Caja Cantabria

Caixa De Catalunya

Caja de Valencia, Castellón y Alicante (Bancaja)

Caja Rural de Aragón

Kreditu Kooperatibak

Euskadiko Kutxa

Ipar Kutxa

Caja Rural de Navarra

Bankuak

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria

Banco Santander

Banco Guipuzcoano

Bankinter

Deutsche Bank

Banco Popular Español

Banco Pastor

BNP Paribas España

Banco Mapfre

Banco Español de Credito (Banesto)

Bankoa

Fortis Bank S.A., Espainiako Sukurtsala

Barclays Bank

Banco de Sabadell

Bancofar, S.A.

Banco Caixa Geral

Banco de Valencia

Elkarren Bermerako Sozietateak

Elkargi, EGE.

Oinarri Sociedad De Garantía Para La Economía Social SGR (Gizarte Ekonomiako Berme Sozietatea, EBS).


Azterketa dokumentala