Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2009ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1436

52/2009 DEKRETUA, martxoaren 3koa, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuari (SPRI), S.A. Sprilur, S.A. sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko baimena ematen diona eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari lehentasunezko harpidetza-eskubideari uko egiteko baimena ematen diona.

Sprilur, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2008ko urriaren 21ean egindako bilkuran erabaki zuen Akziodunen Batzar Orokorrari sozietatearen kapitala 2.658.100 euroz gehitzeko proposamena egitea.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, SPRI, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2008ko abenduaren 17an egindako bilkuran erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari baimena eskatzea Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuari baimena eman diezaion -5/81 Legearen 4. artikuluko 2. puntuan jasotakoaren arabera- Sprilur, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko, bi milioi seiehun eta berrogeita hamazortzi mila eta ehun (2.658.100) euroko balioa duten akzioak harpidetuz. Zenbateko hori, sozietatearen kapital sozialaren % 100 da.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua sortzeari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2 artikuluan agindutakoaren arabera, bereziki interesatzen zaizkion enpresen kapital sozialean parte har dezake sozietateak. Horretarako, ordea, Eusko Jaurlaritzak baimena eman beharko dio aldez aurretik eta kasu bakoitzean ezartzen diren baldintzak bete beharko ditu.

Sprilur, S.A. sozietatearen xedea da azterlanak egitea, urbanizatze ekintzetan jardutea eta haren ondoriozko obra eta zerbitzuak kudeatu, ustiatu eta artatzea. Guzti hori Euskal Autonomia Elkarteko lurra eta industria eraikinak sustatzeko, zuzenean edota xede bereko beste sozietate batzuen bidez.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko martxoaren 3an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Baimena ematea Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI, S.A.) sozietateari Sprilur, S.A. sozietateko Akziodunen Batzar Orokorrak erabakitzen duen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko. Zabalkuntza bi milioi seiehun eta berrogeita hamazortzi mila eta ehun (2.658.100) eurokoa da. Halaber, baimena ematen zaio aipatu partaidetza ordaintzeko harpidetzeko unean. Zabalkuntzaren ostean, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI, S.A.) sozietateak Sprilur, S.A. sozietatean izango duen partaidetza % 89,62koa izango da.

2. artikulua.- Baimena ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Sprilur, S.A. sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko duen lehentasunezko harpidetza-eskubideari uko egin diezaion.

3. artikulua.- Baimena ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren titularitatekoak diren akzioen ordezkariei kapital gehikuntzaren ondorioz Sprilur, S.A. sozietatearen estatutuen aldaketa onartzeko.

4. artikulua.- Ondare eta Kontratazio zuzendariari ahalmena ematea aurreko artikuluan xedatutakoa burutzeko beharrezkoak diren jarduerak gauzatzeko eta agiriak izenpetzeko.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko martxoaren 3an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala