Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2009ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1434

545/2009 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Sukaldarien kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatutako kategoria Teknikari Espezialista Profesionalen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4268/2008 Ebazpenaren bidez egin zen Sukaldarien kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonala aukeratzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria Teknikari Espezialista Profesionalen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2008ko abenduaren 3ko EHAAn, 232. zenbakikoan, argitaratu zen.

Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpeneko 19. oinarrian aurrez ikusitakoa betez, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko du hautaketa proba horiek kalifikatu behar dituen epaimahaia.

Azaldutakoaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Hautaketa proben kalifikazio epaimahaia izendatzea, ebazpen honekin batera doan I. eranskinaren bitartez.

Bigarrena.- Ebazpen honi dagozkion ondorioak ematea data honetatik hasita.

Hirugarrena.- Ebazpen hau EHAAn argitaratzea agintzea.

Laugarrena.- Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpeneko 22. oinarrian zehaztutakoaren arabera, ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 18a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

I. ERANSKINA / ANEXO I

SUKALDARIA KATEGORIAREN KALIFIKAZIO EPAIMAHAIA.

TRIBUNAL CALIFICADOR DE LA CATEGORÍA COCINERO.

Presidentea/Presidente:

- Titularra/Titular: Saiz González, Pilar.

- Ordezkoa/Suplente: Ruiz Sola, M.ª Teresa.

Lehenengo mahaikidea / Vocal primero:

- Titularra/Titular: Rico Tubio, Arturo.

- Ordezkoa/Suplente: Elizalde Bereciartu, José Ramón.

Bigarren mahaikidea / Vocal segundo:

- Titularra/Titular: González Riveiro, Alfredo.

- Ordezkoa/Suplente: Roldan del Río, M.ª Elena.

Hirugarren mahaikidea / Vocal tercero:

- Titularra/Titular: González Hernández, Ana Isabel.

- Ordezkoa/Suplente: Arnaez Minguez, M.ª Sonia.

Laugarren mahaikidea / Vocal cuarto:

- Titularra/Titular: Espejo Galindo, Pedro.

- Ordezkoa/Suplente: Plazaola Burugain, Jon Karla.

Bosgarren mahaikidea / Vocal quinto:

- Titularra/Titular: Aguirre Llona, M. Irure.

- Ordezkoa/Suplente: Cortes Pascual, Juan Ignacio.

Idazkaria/Secretario:

- Titularra/Titular: Seminario Errea, M.ª Teresa.

- Ordezkoa/Suplente: Lekuona Sanz, Lierni.


Azterketa dokumentala