51. zk., 2009ko martxoaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1428
EBAZPENA, 2009ko martxoaren 9koa, Langileria Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozedurako B.2) ariketaren ordez unitate didaktikoaren ezagutzak baloratzeko txostena egiteko eskatu eta eskaera hori onartu eta atzera bota zaien parte-hartzaileen behin betiko zerrenda onartzen da.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko azaroaren 28ko Agindua 2008ko abenduaren 1ean argitaratu zen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen.
B.2) ariketaren ordez, Hezkuntza Administrazioak txosten bat egiteko eta bertan unitate didaktikoari buruzko ezagutzak baloratzeko eskatu zuten hainbat izangaik. Izan ere, Langileria Kudeatzeko zuzendariaren 2009ko urtarrilaren 12ko Ebazpenaren bidez, eskaera hori onartu eta atzera bota zitzaien izangaien behin-behineko zerrenda onartu zen.
Deialdiaren 6.2.2.2.3 oinarriak ezartzen duenez, erreklamazioak berrikusi ondoren, Langileria Kudeatzeko zuzendariak ebazpena emango du, eta ebazpen horren bidez onartuko da B.2) ariketaren ordez txostena egitea eskatu duten eta eskaera onartu edo atzera bota zaien izangaien behin betiko zerrenda. Era berean, ebazpen horretan adierazi egingo da aurreikusitako baldintzak betetzearren onartu den eskaera edo baldintzok ez betetzearren bota den atzera. Aukera hori behin betiko kontuan hartzeko, deialdiaren 6.2.2.2.2 atalean adierazitako baldintzak mantendu beharko dira.
Horregatik guztiarengatik,
EBATZI DUT:
1. artikulua.- B.2) ariketaren ordez unitate didaktikoari buruzko ezagutzak baloratzeko txostena egiteko eskatu eta eskaera onartu zaien parte-hartzaileen behin betiko zerrenda onartzea.
Zerrenda horiek ikusgai daude Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Interneten dituen helbideetan: http://www.irakasle.net eta http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net
2. artikulua.- Probaren B.2) zatia derrigorrez egin beharko dute ariketa horren partez unitate didaktikoaren ezagutzak baloratzeko txostena eskatu baina eskaera hori behin betiko atzera bota zaiela ikusi duten izangaiek.
Txostenaren eskaeran onartutakoen eta atzera botatakoen zerrendaren aurka, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 9a.
Langileria Kudeatzeko zuzendaria,
ITZIAR GARAIZAR AGIRRE.