Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2009ko martxoaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Gipuzkoako Batzar Nagusiak
1426

EBAZPENA, 2009ko otsailaren 5ekoa, Batzar Nagusietako lehendakaritzarena, urtarrilaren 13ko 1/2009 Foru Dekretu Araua, Zerga alorreko presazkoa, baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena. Foru Dekretu Arau horrek honako zergak aldatzen ditu: ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga, Balio Erantsiaren gaineko Zerga, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga, Zerga Bereziak eta Aseguru Primen gaineko Zerga.

Barne Araudiko 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, gaurko bilkuran, erabaki dute baliozkotzea 1/2009 Foru Dekretu Araua, urtarrilaren 13koa, Zerga alorreko presazkoa, honako zergak aldatzen dituena: ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga, Balio Erantsiaren gaineko Zerga, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga, Zerga Bereziak eta Aseguru Primen gaineko Zerga (2009ko urtarrilaren 16ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 10. zenbakia).

Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.

Donostia-San Sebastián, 2009ko otsailaren 5a.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,

RAFAELA ROMERO POZO.


Azterketa dokumentala