41. zk., 2009ko otsailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
1116
EDIKTUA, 170/08 espedientean bideratutako zitazio-zedularena.
ZITAZIO-ZEDULA
Nik, María de Jesús Caño Morenok, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkaria naizen aldetik, hau
Jakinarazten dut: Transportes Unidos Vasco Navarros, SLk eskatuta, Pealpack Internacional SLren aurka bideratu den 170/08 espedientean (gaia: garraio-kontratua ez betetzea), ondokoa ebatzi da: alderdi demandatua den Pealpack Internacional SL enpresari ahozko auzialdirako zitazioa egin behar zaio. Egintza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeak Bilboko Kale Nagusiko 50.ean duen aretoan izango da (7. solairua), 2009ko martxoaren 18an, 09:30ean.
Ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, Pealpack Internacional SL enpresarentzat legezko zitazioaren balioa izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Bilbao, 2009ko otsailaren 11.
Idazkaria,
MARÍA DE JESÚS CAÑO MORENO.