41. zk., 2009ko otsailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
1115
EDIKTUA, 168/08 espedientean bideratutako zitazio zedularena.
ZITAZIO-ZEDULA
Nik, María de Jesús Caño Morenok, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkaria naizen aldetik,
Jakinarazten dut: Uriarte Logística SLren eskariz, 168/08 espedientea bideratu da AT Solviu SLren aurka, garraio kontratua ez betetzeagatik. Espediente horren gainean honako hau erabaki da: egin bekio zitazioa alderdi demandatu AT Solviu SLri, ahozko bistako egintzara azal dadin, 2009ko martxoaren 18ko 10:00etan, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordearen bulegoan (Kale Nagusia kalea, 50, 7. solairua, Bilbao).
Eta Solviu SL enpresarentzat legezko zitazioren balioa izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraiki, idazki hau egiten dut Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Bilbao, 2009ko otsailaren 11.
Idazkaria,
MARÍA DE JESÚS CAÑO MORENO.