Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2009ko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
1114

EDIKTUA, 160/08 espedientean bideratutako zitazio-zedulari buruzkoa.

ZITAZIO-ZEDULA

Nik, María de Jesús Caño Morenok, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkaria naizen aldetik,

Jakinarazten dut: Transportes y Grúas Lomax SL enpresak eskatuta, garraio-kontratua ez betetzeagatik Construcciones Mendako SL enpresaren aurka bideratutako 160/08 espedientean, honakoa ebatzi dela: egin bekio zitazioa Construcciones Mendako SL alderdi demandatuari ahozko bistako egintzara azaltzeko. Egintza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeak Bilboko Kale Nagusiko 50eko 7. solairuan duen aretoan izango da, 2009ko martxoaren 18ko 09:30ean.

Eta Construcciones Mendako SL enpresarentzat legezko zitazioren balioa izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraiki, idazki hau egiten dut Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Bilbao, 2009ko otsailaren 11.

Idazkaria,

MARÍA DE JESÚS CAÑO MORENO.


Azterketa dokumentala