Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2009ko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
1113

EDIKTUA, 136/08 espedientean bideratutako zitazio-zedularena.

ZITAZIO-ZEDULA

Nik, María de Jesús Caño Morenok, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkaria naizen aldetik,

Jakinarazten dut: Transportes Ochoa SAk eskatuta, garraio-kontratua ez betetzeagatik Ofteplast SL enpresaren aurka bideratutako 136/08 espedientean, honakoa ebatzi dela: Egin bekio zitazioa alderdi demandatua den Ofteplast SLri ahozko ikustaldian agertzeko. Egintza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeak Bilboko Kale Nagusiko 50.ean duen Aretoan izango da (7. solairua), 2009ko martxoaren 18ko 9:30ean.

Eta Ofteplast SL enpresarentzat legezko zitazioren balioa izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraiki, idazki hau egiten dut Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Bilbao, 2009ko otsailaren 11.

Idazkaria,

MARÍA DE JESÚS CAÑO MORENO.


Azterketa dokumentala