Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2009ko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun Saila
1108

IRAGARKIA, 800/08 administrazioarekiko auzi errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia.

Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1. zenbakiko Epaitegian, María Gomáriz Díazek, prozedura laburtuaren bidez, 800/08 administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu duela Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 14ko 3724/2008, 3727/2008 eta 3726/2008 Ebazpenen aurka. Ebazpen horien bidez, Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 9ko 2470/2008 ebazpenaren 2.a artikuluko azken atalaren aurka jarritako birjartze-errekurtsoak ezesten dira, hurrenez hurren. 2470/2008 Ebazpenaren bitartez, Osakidetzaren menpeko Zerbitzu-erakundeetan Lizentziatu Sanitarioen taldeko profesional sanitarioen garapen profesionaleko mailen aitorpenerako hirugarren deialdia egiten da.

Beraz, interesa izan dezaketen beste guztiei aurreko guztia jakinarazten zaie eta iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea izango dute auzi-bideetan agertzeko eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 20a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala