Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2009ko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
1100

EDIKTUA, kontratuei buruzko 1142/2008 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1142/2008 ohartarazpen-judizioa.

Demandatzailea: Celeris Servicios Financieros SA EFC.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Iratxe Aguirre Elorza.

Gaia: kontratuak, oro har.

Judizio horretan autoa eman da. Hona bere xedapenak:

6.578,49 euro erreklamatzearren, Iratxe Aguirre Elorzaren aurka, Celeris Servicios Financieros, SA EFCk eskatutako ohartarazpen-prozesu hau amaiturik, erabakia hartuko da, betiere, hartzaileak, exekuzioa agintzeko eskari idazkia -eskatutako postulazio betekizunak jasotzen dituena- aurkeztu ostean.

Iratxe Aguirre Elorza demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala