Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2009ko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
1099

EDIKTUA, ordainketa-etendurari buruzko 584/2003 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZTEKO ZEDULA

Prozedura horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

AUTOA

Epailea: Elena Lumbreras Lacarra.

Lekua: Donostia-San Sebastián.

Eguna: bi mila eta bederatziko urtarrilaren hogeita zortzia.

AURREKARIAK

Bakarra.- 2008ko urriaren 27ko Autoaren bidez Komunikabideak Imprimatzeko Elkartea SAren ordainketa-etendura eta bere behin betiko kaudimengabezia deklaratu ziren; izan ere, pasiboaren aldeko 767.831,09 euroko diferentzia zegoen. 1922ko uztailaren 26ko Ordainketa Etendurei buruzko Legearen 8. artikuluko azken paragrafoaren arabera, hamabost eguneko epea eman zitzaion etendako elkarteari, berak -edo hirugarrengo batek bere izenean- diruzenbatekoaren alde hori kontsignatu edo horren bermea jartzeko epailaren eskura eta, horrela, kaudimengabezia behin-behinekotzat jo. Birraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zitzaion autoari, baina urriaren 27ko autoak behin betiko bihurtu zuen.

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

Bakarra.- Ebazpen honetako aurrekarian aipatutako legezko epea -15 egunekoa- igaro ondoren, eta etendako Komunikabideak Imprimatzeko Elkarteak ez duenez aktiboaren eta pasiboaren arteko diferentzia kontsignatu edo horren bermerik jarri, bidezkoa da 2008ko urriaren 27ko Autoz erabakitako behin betiko kaudimengabeziaren kalifikazioa eta ordainketa-etenduraren egora sendestea eta 1922ko uztailaren 26ko Legearen 8. artikuluko azkenaurreko eta azkeneko paragrafoetan, 10. artikuluko 1. paragrafoan eta 20. artikuluan aipatutako neurriak agintzea.

XEDAPENAK

ERABAKIA:

A) Behin betiko kaudimengabeziaren kalifikazioa duen ordainketa-etenduraren egoera-deklarazioari -2008ko urriaren 27an hartutakoari- eustea Komunikabideak Imprimatzeko Elkartea SA (KIE)-ri dagokionez. Jakinaraz bekie ebazpen hau -ofizio bidez- Donostiako Auzialdiko eta Lan arloko epaitegiei; argitara bedi erabaki hau Epaitegi honetako oholtzan eta Gipuzkoako, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Estatuko aldizkari ofizialetan jarritako iragarkien bidez; sar bedi Erregistroko liburu berezian; eta bidal bitez agindu bikoiztuak Gipuzkoako Merkataritzako Erregistrora, abenduaren 29ko 1597/1989 Errege Dekretuaren 284-2 artikuluan jasotako ondorioetarako. Komunikabideak Imprimatzeko Elkartea SA (KIE)ren kudeaketa taldea enpresaren jardunari propio dagozkion jarduerak burutzera mugatuko da, eta baimen judiziala beharko du eragiketen ohiko esparrua gainditzen duten jarduerak gauzatzeko.

B) Bost eguneko epea ematen da -ebazpen hau jakinarazten den egunetik hasita-, etendako elkarteak edo elkartearen pasiboaren 2/5 ordezkatzen duten hartzekodunek espedientea largestea edo porrota deklaratzea eskatu ahal dezaten.

C) Bost eguneko epe hori igarota, osa bedi pieza bereiztua etendako elkarteak egin zitzakeen erantzukizunak garbitzeko. Pieza horren idazpuruan bitartekarien irizpenaren testigantza, 2008ko urriaren 27ko Autoa eta ebazpen hau jasoko dira.

D) Epe hori igarota, eta bidezkoa dena erabaki ahal izateaz gain, eman horren berri, Hartzekodunen Batzar Orokorraren ondorioetarako.

Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan aurkeztu beharreko berraztertzeko errekurtso bidez; hala ere, inpugnatu arren, erabakitakoa bete egingo da. Errekurtsoa idatziz egin beharko da, bost eguneko epean; bertan, errekurtsogilearen iritziz zein arau-hauste egin den adierazi beharko da. Baldintza horiek bete ezean, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Jakinarazpen-zedulatzat balio dezan ematen da ediktu hau.

Donostia-San Sebastián, 2009ko otsailaren 5a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala