41. zk., 2009ko otsailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 12 Zenbakiko Epaitegia
1098
EDIKTUA, judizio arrunt bati buruzko 985/06 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN ZEDULA
Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 985/06 prozedura arrunta bideratu da, Seberia Bilbaina Sociedad Cooperativa Limitada sozietateak eskatuta, Carnicas Bolueta SLren aurka. N01 prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:
23/07 EPAIA
Lehenengoa.- Apalategui C. prokuradoreak Seberia Bilbaina, SC sozietatearen izenean eta ordez judizio arrunterako demanda aurkeztu zuen Carnicas Bolueta SLren aurka; demanda hori txanda banaketan epaitegi honi tokatu zitzaion
EPAITZA
Baietsi egiten dut osorik Germán Apalategui Carasa prokuradoreak, Seberia Bilbaina, SC sozietatearen izenean eta ordez, aurkeztutako demanda. Hortaz, auzi-ihesean den Carnicas Bolueta SL demandatua kondenatu egiten dut bost mila bostehun eta hirurogeita hamazortzi euro eta laurogeita sei zentimo (5.578,86) ordaintzera.
Halaber, diru-zenbateko horrek 2006ko otsailaren 1etik -hau da, azken fakturaren datatik hilabete betetzen den egunetik- sortutako legezko interesak ere ordaindu beharko ditu demandatuak; Prozedura Zibilaren Legeko 576. artikuluaren arabera, zenbateko horrek epai honen egunetik urtean sortuko duen interesa diruaren legezko interesa izango da bi puntuz gehituta. Demandatuak, azkenik, prozedurak sortutako kostu guztiak ordaindu beharko ditu.
Prozedura Zibileko Legearen 457. artikuluarekin bat, epai honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke: epaitegi honetan aurkeztu beharko da idazkia, bost eguneko epean, jakinarazten den egunetik hasita; bertan, zein ebazpen apelatzen den eta zein erabaki inpugnatzen den adierazi beharko da.
Legezko bideari jarraituz alderdiei jakinaraziko zaien nire epai honen bidez eman, agindu eta sinatzen dut.
Eta Carnicas Bolueta SL demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta zortziko abenduaren hamarrean.
IDAZKARIA.