Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2009ko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1095

EDIKTUA, ordainketak ez egiteagatiko desahuzioaren eta errentak erreklamatzearen gaineko 108/08 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: desahuzioaren gaineko hitzezko judizioa. 108/08.

Demandatzailea: Maria Eugenia Machado Cabezas.

Abokatua: Jose Manuel Gallo Etxebarria.

Prokuradorea: Cristina Palacio Querejeta.

Demandatua: Miren Izaskun Sánchez Abella eta Iván Rodríguez Puertas.

Gaia: ordaindu ez egiteagatik uztaraztea eta errentak erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da eta bere epaitza honakoa da:

Baietsi egiten dut osorik Palacio prokuradore andreak, Maria Eugenia Machado Cabezas andrearen izenean eta ordez, Iván Rodríguez Puertas eta Miren Izaskun Sánchez Abella jaun-andreen aurka aurkeztutako demanda. Ondorioz, amaitutzat deklaratzen dut auzilariek Portugaleteko etxebizitza bat (Almirante Martín Vallecilla kaleko 3, 1.B) errentatzeko 2007ko urtarrilaren 15ean izenpetutako kontratua eta kondenatu egiten ditut demandatuak legeek ezarritako epean etxebizitza hori utzi eta bertatik alde egitera eta jakinarazi egiten diet, halaber, horrela egiten ez badute, bertatik kaleratu egingo dituztela. Epaiaren aurka errekurtsorik aurkezten ez bada eta auzi-jartzaileak hala eskatzen badu, kaleratzea 2008ko otsailaren 5ean izango da, 9:15ean.

Prozesuan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarriz (PZLb, 455. artikulua).

Miren Izaskun Sánchez Abella eta Iván Rodríguez Puertas demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Barakaldo (Bizkaia), 2008ko abenduaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala