41. zk., 2009ko otsailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Balmasedako Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1094
EDIKTUA, jabetzaren eskuratze-preskripzioari buruz bideratutako 200/08 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Balmasedako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 200/08 prozedura arrunta.
Alderdi demandatzailea: Maria Angeles Barquin Arenal eta Ascension Sonia Perez Barquin.
Alderdi demandatua: Carmen Urrestarazu Orueta, Gonzalo Urrestarazu Orueta, Jose Antonio Urrestarazu Orueta, Jose Luis Urrestarazu Muñoz, Leoncio Urrestarazu Muñoz, Felipe Urrestarazu Muñoz, Ricardo Urrestarazu Muñoz, Maria Dolores Urrestarazu Muñoz, Leoncio Urrestarazu Cabrero, Rosa Urrestarazu Cabrero, Silvia Urrestarazu Cabrero, Mercedes Urrestarazu Cabrero eta Maria Urrestarazu Cabrero.
Gaia: usukapioa edo jabetzaren eskuratze-preskripzioa.
Judizio horretan alderdi demandatuari zedula bat entregatzea erabaki da. Zedulak honela dio:
EPATZEKO ZEDULA
Epatzea agintzen duen auzitegia: Balmasedako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Erabakitzen den gaia: goian aipatutakoa.
Epatzen den pertsona: Maria Dolores, Ricardo eta Felipe Urrestarazu Muñozen jaraunspen-erkidegoak.
Epatzeko xedea: aipatutako epaiketan agertzea, demandari erantzuteko, alderdi demandatua diren aldetik.
Honako epaitegi honetan aurkeztu behar da: epaitegi honen egoitza.
Aurkezteko epea: honen bidez epatu eta biharamunetik aurrera hogei egun baliodun.
LEGEZKO OHARTARAZPENAK
1.- Agertzen ez bada, auzi-ihesean dagoela deklaratuko da, eta horri dagokion jakinarazpena egin eta gero, ez da besterik egingo, salbu eta prozesua amaitzeko ebazpenarena (Prozedura Zibileko 1/2000 Legea, 496. eta 497. artikuluak -PZLb-).
2.- Judizioan prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar duzu (PZLb, 23. eta 31. artikuluak).
3.- Prozesua bideratzen ari den bitartean bizilekuz aldatuz gero, auzitegi honi jakinarazi beharko diozu (PZLb, 155.5 artikuluko lehenengo paragrafoa).
Balmaseda, 2008ko irailaren 30a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak, 2009-01-19ko Probidentziaren bitartez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, epatzeko eginbidea gauzatzeko hain justu ere.
Balmaseda, 2009ko urtarrilaren 19a.
IDAZKARI JUDIZIALA.