Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2009ko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1093

43/2009 DEKRETUA, otsailaren 17koa, Ikasleengan ondo egiteari eta etengabeko hobekuntzari lotutako jarrera eta baloreak bultzatzeko eta multimedia sistemak erabiltzearen bidez irakaskuntza-praktika sustatzeko asmoz lanbide heziketako gela eta tailerretan Praktika Onei emandako Sariak arautzen dituen Dekretua aldatzen duena.

Maiatzaren 6ko 78/2008 Dekretuaren bitartez, Lanbide Heziketako gela eta tailerretan Praktika Onei emandako sariak arautu ziren, ikasleengan ondo egiteari eta etengabeko hobekuntzari lotutako jarrera eta baloreak bultzatzeko eta multimedia sistemak erabiltzearen bidez irakaskuntza-praktika sustatzeko asmoz. Dekretu horren indarraldian, antzeman da zehaztu egin behar dela zein den Dekretuan jasotzen den hautagai terminoaren definizioa, biltzen duen kontzeptua argitzeko, eta horrela deialdietan ematen diren sariak zuzen eta artez emateko.

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko 19. artikulutik 22. artikulura bitartean ezartzen diren tramiteak gauzatu dira.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko otsailaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Paragrafo bi eransten zaizkio maiatzaren 6ko 78/2008 Dekretuaren 3. artikuluko lehenengo idatz-zatiari (78/2008 Dekretua, Lanbide Heziketako gela eta tailerretan Praktika Onei emandako Sariak arautzen dituen Dekretua aldatzen duena, ikasleengan ondo egiteari eta etengabeko hobekuntzari lotutako jarrera eta baloreak bultzatzeko eta multimedia sistemak erabiltzearen bidez irakaskuntza-praktika sustatzeko asmoz). Hona paragrafoon testua:

«Hautagaiak proposamen bakarra egingo du, eta irakasle baten bitartez egingo du.

Aurkeztutako hautagaiko emango dira sariak, eta berdin izango da zenbat irakaslek parte hartu duten proiektuan.»

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko otsailaren 17an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala