41. zk., 2009ko otsailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1092
EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 16koa, Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol zuzendariarena; horren bitartez, Geoprin SA entsegu-laborategiari baimena ematen zaio eraikuntzaren kalitatea honako arlo hauetan kontrolatzeko: «hormigoiaren eta haren osagaien kontrola», «geotekniako laborategien entsegua» eta «bideetako zoruak, harrixkak, nahastura bituminosoak eta haien osagaiak».
2004ko maiatzaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (82. zk.) argitaratu zen apirilaren 20ko 69/2004 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko saiakuntza-laborategiak baimentzeko jarraitu beharreko prozedura arautu zen.
2008ko maiatzaren 16an, Geoprin SA erakundeak baimen-eskaera aurkeztu zuen, eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko saiakuntza-laborategi gisa honako arlo hauetan: Egitura Hormigoia (EHC), Geoteknia (GTL) eta Bideak (VSF).
Erakundeak aurkeztutako dokumentazioa egiaztatuta, dokumentazio hori egokitzat eman zen. Ondoren, 2009ko urtarrilaren 14an ikuskapen-bisitaldia egin zitzaion laborategiari, eta, bertan, baimenaren baldintzak betetzen zirela egiaztatuta, horri buruzko akta jaso zen.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Etxebizitzaren, Berrikuntzaren eta Kontrol Zuzendaritzari dagokio eraikuntzen kalitatea kontrolatzen duten entsegu-laborategien baimenak ematea eta berritzea. Zuzendaritza hori da eraikuntzako kalitate-kontrolerako entsegu-laborategiei buruzko apirilaren 20ko 69/2004 Dekretuaren 4. artikuluak aipatzen duen erakunde baimen-emailea, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuaren 11.p) artikuluan xedatutakoari dagokionez.
Orain arte azaldutakoa aintzat hartuta, honako hau,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Geoprin SA entsegu-laborategiari baimena ematea. Laborategi hori Urnietan dago (Gipuzkoa), Erratzu Poligonoko 438.B nabean. Baimena eraikuntzako kalitatea honako arlo hauetan kontrolatzeko izango da: «Hormigoiaren eta haren osagaien kontrola» 10020EHC09 kodearekin B oinarrizko entsegu-taldeetarako; «Geotekniako laborategien entseguak» 10020GTL09 kodearekin B entsegu-taldeetarako eta C entsegu osagarrien taldeetarako (8); eta «bideetako zoru bituminosoen kontrola» 10020VSF09 kodearekin B oinarrizko entsegu-taldeetarako.
Baimen horren indarraldia bost urtekoa da, eta emate-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik da eraginkorra.
Aipatutako indarraldia labur daiteke apirilaren 20ko 69/2004 Dekretuaren 12. artikuluan jasotzen diren kasuetako batek baimena baliogabetzea eragiten badu.
Bigarrena.- Irailaren 29ko 3/2006 Legean xedatutakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzkoa da lege hori) eta apirilaren 20ko 69/2004 Dekretuaren 19. artikuluaren arabera, Geoprin SA laborategiak baimen-tasari dagokion zenbatekoa adostea.
Hirugarrena.- Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Etxebizitza sailburuordeari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. artikuluari eta hurrengoei jarraiki.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 16a.
Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol zuzendaria,
M.ª PILAR GARRIDO GUTIÉRREZ.