Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2009ko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1084

EBAZPENA, 2008ko abenduaren 16koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, 2008ko uztailaren 30eko ebazpena aldatzeko dena. 2008ko uztailaren 30eko ebazpenaren bitartez, euskal etxeei dirulaguntzak esleitu zitzaizkien atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko.

Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuak atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko euskal etxeei emango zaizkien dirulaguntzak arautu zituen. Dekretu horren 7. artikuluaren 1 idatz-zatian jasotakoaren arabera, Lehendakaritzako idazkari nagusiak 2008ko apirilaren 1eko ebazpenaren bitartez dirulaguntza horien deialdia egin zuen eta 220.000 euroko kopurua ezarri zuen banatzeko.

Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2008ko uztailaren 30eko Ebazpenaren bitartez, 220.000 euroko dirulaguntza horiek esleitu ziren; eta Maria Victoria Basurco Uribe andrearen eskabidea ez zen onartu, eskabidean egindako akatsak ez zuzentzeagatik.

2008ko urriaren 23an Maria Victoria Basurco andreak 2008ko uztailaren 30eko ebazpena berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zuen. 2008ko azaroaren 24ko Ebazpenaren bitartez errekurtsoa onetsi zuen Lehendakaritzako idazkari nagusiak eta eskabidea baloratzeko agindu zuen.

Horretarako, Balorazio Batzordea 2008ko abenduaren 3an bildu zen eta -aktan horrela jasota dago- Maria Victoria Basurco Uribe andreak aurkeztutako eskaria baloratu zen, Lehendakaritzako idazkari nagusiak 2008ko dirulaguntzen deialdirako 2008ko apirilaren 1ean emandako ebazpenaren hirugarren oinarrian jasotako balorazio eta aukeraketa irizpideen arabera. Balorazio horren ondorioz, andre horri 5.129 euroko dirulaguntza ematea proposatu zuen Balorazio Batzordeak.

Hori guztia ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Venezuelako Caracaseko Euskal Etxeari 5.129 euroko dirulaguntza esleitzea María Victoria Basurco Uribe andrearen asistentzia faltari erantzuteko.

Bigarrena.- Ondorioz, Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2008ko uztailaren 30eko ebazpena aldatzea -ebazpen horren bitartez, euskal etxeei dirulaguntzak esleitu zitzaizkien atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko- eta María Victoria Basurco Uribe andrea ebazpen horren II. eranskinetik kendu eta I eranskinean jasotzea -hor agertzen baitira esleipendunak,- 5.129 euroko dirulaguntza esleituta.

Hirugarrena.- Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du; hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 16a.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala