41. zk., 2009ko otsailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordea
1083
ZIURTAGIRIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearen ebazpen batena, Partido Popularreko ordezkari orokorrak epai irmoz deuseztatutako hautagai-zerrenden aldeko botoen izaerari buruz aurkeztutako kontsultari dagokiona.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak, 2009ko otsailaren 24an egindako bilkuran, Partido Popularreko ordezkari orokorrak epai irmoz deuseztatutako hautagai-zerrenden aldeko botoen izaerari buruz aurkeztutako kontsultari dagokionez, ondoko erabaki hau hartu du:
Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak uste du epai irmoz deuseztatutako hautagai-zerrenden aldeko botoa boto baliogabea dela, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 115.a) artikuluan aurreikusita dagoena.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 25a.
Idazkaria,
EDUARDO MANCISIDOR ARTARAZ.