41. zk., 2009ko otsailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Euskal Herriko Unibertsitatea
1081
EBAZPENA, 2009ko otsailaren 24koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionario plazak betetzeko lehiaketan parte hartzeko lehiakide onartuen eta kanporatuen behin betiko zerrenda argitaratzeko dena.
Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2008ko abenduaren 19ko Ebazpenaren bidez deia egin ondoren unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioen plazak betetzeko (2009-01-14ko BOE eta 2009-01-21eko EHAA), eta amaituta onartuen eta kanporatuen behin-behineko zerrendaren kontra erreklamazioak jartzeko epea (deialdiko 4. oinarrian zehaztutakoa), errektoreak honakoa ebatzi du:
Lehenengoa.- Onestea lehiakide onartuen eta kanporatuen behin betiko zerrenda. Zerrenda Leioako Errektoregoko Lehiaketen Ataleko iragarki oholean eta Campusetako errektoreordetzetakoetan ikus daiteke, bai eta unibertsitatearen web orrian ere.
Bigarrena.- Argitara ematea ebazpen honen eranskin moduan agertzen den lehiakide onartuen eta kanporatuen behin betiko zerrenda. Bertan jasota ageriko da lehiakidea kanporatua izateko arrazoia.
Hirugarrena.- Lehiakideen aurkezpen ekitaldiaren data unibertsitateko Errektoregoko Lehiaketen Ataleko iragarki oholean eta Campusetako errektoreordetzetakoetan argitaratuko da, bai eta unibertsitatearen web orrian ere.
Laugarrena.- Ebazpen hau izapide egintza kualifikatua da eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke UPV/EHUko errektoreari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hilabeteko epearen barruan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. artikuluan eta hurrengoetan jasotako moduan (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen aipatutako legea); edo, bestela, zuzenean aurka egin daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan (errekurtso-egilea aurretik funtzionarioa bada), edo Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan (errekurtso-egilea aurretik funtzionarioa ez bada).
Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.
Leioa, 2009ko otsailaren 24a.
Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2006-07-20ko Ebazpena, 2006-08-21eko EHAA eta 2006-08-15eko BOE).
Irakasleen errektoreordea,
JUAN JOSÉ UNZILLA GALÁN.
I. ERANSKINA
Lehiaketara ateratako plazen datuak:
Plazaren zenbakia: 4. Kodea: CUC8/1-D00044-5. Kidegoa: unibertsitateko katedraduna. Jakintza arloa: Ekonomia Analisiaren Oinarriak. Saila: Ekonomia Analisiaren Oinarriak II. Ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebakarra (gaztelania); Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: Teoria Makroekonomikoa. Teoria Mikroekonomikoa I.
Onartutako lehiakideen behin betiko zerrenda:
Deiturak eta izena:
- Vázquez Pérez, Jesús. NAN: 22722499-V.
- De la Rica Goiricelaya, Sara. NAN: 16037504-H.
Kanporatuen behin betiko zerrenda: bat ere ez.