41. zk., 2009ko otsailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Euskal Herriko Unibertsitatea
1080
EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 29koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Patxi Xabier Aizpurua Telleria jauna UPV/EHUko Gerente izendatzeko dena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96. artikuluan eta UPV/EHUren Estatutuen 261. artikuluan dioenaren arabera.
2007ko urtarrilaren 18ko erabakia ikusita, UPV/EHUko Gerentziarena, administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren lanpostuen zerrenda osoaren argitarapena xedatzen duena (2007ko otsailaren 23ko EHAA).
UPV/EHUren Estatutuen 261.1 artikuluan ezarritako izapideak bete ondoren.
Errektorego honek, UPV/EHUko Estatutuen 252. artikuluak eman dizkion ahalmenez baliatuz, honako hau
EBATZI DU:
Lehenengoa.- Patxi Xabier Aizpurua Tellería jauna UPV/EHUko gerente izendatzea, behin-behineko langile gisa eta 2009ko urtarrilaren 7tik aurrerako eraginez,
Bigarrena.- Urteko soldata Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailburuordeen kargurako ezarritakoaren parekoa izango da.
Hirugarrena.- Gerentearen kargua betez gero, interesatua ezin izango da aldi berean irakasle aritu, eta erabateko jardunean egin beharko du lan.
Laugarrena.- Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du eta bere aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Errektorego honi hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean aurka egin daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan. Horretarako hilabete biko epea izango da, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunean hasita.
Leioa, 2009ko urtarrilaren 29a.
Errektorea,
IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.