Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2009ko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Euskadiko Podologoen Elkargoa
897

IRAGARKIA, Euskadiko Podologoen Elkargoaren datu pertsonalen fitxategi automatizatuak eta eskuzkoak sortzeko xedapenari buruzkoa.

Gobernu Batzordearen osoko bilkuran aho batez hartutako erabakia; horren bidez Euskadiko Podologoen Elkargoko datu pertsonalen fitxategi automatizatuak eta eskuzkoak sortzeko xedapena onartu zen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarira bidaltzea erabaki zen bertan argitaratzeko, abenduaren 13ko 15/1999 Legeak, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzkoak, ezartzen duenaren arabera.

1. artikulua.- Fitxategiak sortzea - «Elkargokideak» eta «Perituak» izeneko datu pertsonalen fitxategi automatizatuak eta eskuzkoak, xedapen honetan dagozkien eranskinetan jasotzen direnak, sortu dira.

2. artikulua.- Segurtasun neurriak - Xedapen honen arabera sortutako fitxategi automatizatuak abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak, datu pertsonalak jasotzen dituen datu babeserako legearen garapenaren Araudia onartzen duenak, ezarritako segurtasun neurrietara egokituta daude.

3. artikulua.- Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien erabileraren aurka egiteko eskubidea - Fitxategi automatizatuetan eta eskuzkoetan agertzen diren pertsonek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien erabileraren aurka egiteko eskubidea dute, bidezko denean; eta horretarako, Euskadiko Podologoen Elkargoko Idazkaritzara jo beharko dute.

4. artikulua.- Datuak ikerketarako erabiltzea - Fitxategi hauetako datu pertsonalak ikerketarako erabili behar badira, datuak bereizita erabiliko dira. Bereiztea ezinezkoa balitz, dagokienei xede horretarako beraien datuak erabiltzeko berariazko baimena eskatuko zaie kaltetuei, lege-maila duen arau batek kontrakoa zehazten ez badu.

5. artikulua.- Bermeak eta datuen segurtasuna - Fitxategien ardura duen titularrak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu dauden datu pertsonal automatizatuak eta eskuzkoak hasieran ezarritako xedeetarako erabiltzen direla bermatzeko, eta abenduaren 13ko 15/1999 Legean, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzkoan, onesten diren bermeak, betebeharrak eta eskubideak betetzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren, 22a.

Lehendakaria,

JUAN MANUEL BÁEZ GUTIÉRREZ.

I. ERANSKINA

«ELKARGOKIDEAK» FITXATEGIA

1.- Fitxategiaren izena eta deskribapena: Elkargokideak; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoetako elkargokide diren podologoen datu pertsonalak eta profesionalak biltzen ditu.

2.- Fitxategiaren ardura duen organoa: Colegio Oficial de Podólogos del País Vasco/Euskadiko Podologoen Elkargoa.

3.- Datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien erabileraren aurka egiteko eskubideez baliatzeko zerbitzua edo unitatea: Euskadiko Podologoen Elkargoko Idazkaritza.

4.- Fitxategia egituratzeko modua: informatizatua eta eskuzkoa.

5.- Fitxategian sartuko diren datu pertsonalak, elkargoaren helburuak betetzeko beharrezkoak direnak:

Identifikatzeko datuak: izena eta abizenak, NAN/IFZ, elkargokide zenbakia, posta helbidea, telefono zenbakiak, sinadura eta argazkia.

Izaera pertsonaleko datuak: egoera zibila, familiaren datuak, jaioteguna eta jaioterria, sexua.

Datu akademikoak eta profesionalak: prestakuntza eta tituluak, ikaslearen txostena, lan esperientzia eta kide den elkargo edo elkarte profesionalak.

Lanbideari buruzko datuak: lanpostuak.

Ekonomia eta finantza datuak: bankuko datuak eta aseguruak.

Arau hausteen datuak: arau hauste penalak eta administratiboak.

6.- Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: elkargo profesionalei buruz Estatuan eta Autonomia Erkidegoko legeetan dauden helburuak, eta batez ere Podologoen Elkargoen Kontseilu Nagusiko Estatutuetan aipatzen diren helburuak, beste batzuen artean, profesioaren jardueraren ordenazioa bere ekintza esparruan, irizpide deontologikoen arabera garatuko dela ziurtatuz, ahalmen araubideak betez ordena profesional eta elkargokoan.

7.- Datuak eskatu nahi zaizkien edo datuak eman beharra duten pertsonak edo kolektiboak: jardunean dauden EAEko podologoak.

8.- Datu pertsonalen jatorria: interesdunak beraiek, interesduna edo interesdunaren ordezkaria ez den beste pertsona fisikoak, jendeak eskuragarri dituen iturriak: egunkari eta aldizkari ofizialak eta Administrazio Publikoak..

Datu pertsonalak biltzeko prozedura:

Inkestak edo elkarrizketak, inprimakiak edo kupoiak.

Datuak biltzeko erabilitako euskarria: papera.

9.- Aurreikusitako lagapenen jasotzaileak diren entitateak:

- Podologoen Elkargoen Kontseilu Nagusia.

- Espainiako Podologoen Elkargoak.

- Estatuko Administrazioa, Autonomia Erkidegoko Administrazioa, herri administrazioak, eta Justizia Administrazioa.

- Entitate pribatuak, elkargokideentzako onuragarriak direlako Elkargoak hauekin akordioak edo hitzarmenak egin dituenean.

10.- Eska daitezkeen segurtasun neurriak eta maila: maila ertaina.

II. ERANSKINA

«PERITUAK» FITXATEGIA

1.- Fitxategiaren izena eta deskribapena: Perituak fitxategia, perituen zerrendan sartu diren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoetako elkargotutako podologoen datuak dituena.

2.- Fitxategiaren ardura duen organoa: Euskadiko Podologoen Elkargoa.

3.- Datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien erabileraren aurka egiteko eskubideez baliatzeko zerbitzua edo unitatea: Euskadiko Podologoen Elkargoko Idazkaritza.

4.- Fitxategia egituratzeko modua (informatizatua edo eskuzkoa): informatizatua eta eskuzkoa.

5.- Fitxategian sartuko diren datu pertsonalak, elkargoaren helburuak betetzeko beharrezkoak direnak.

Identifikatzeko datuak: izena eta abizenak, NAN/IFZ, elkargokide zenbakia, posta helbidea, telefono zenbakiak.

6.- Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilpenak: erabilpena prozedura judizial eta administratiboetako peritazio podologikoen jarduerara dago zuzenduta.

7.- Datu pertsonalen jatorria: interesa dutenak.

8.- Datuak eskatu nahi zaizkien edo datuak eman beharra duten pertsonak edo kolektiboak: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoetako podologoak, aipatutako perituen zerrendan egoten interesatuta daudenak.

9.- Aurreikusitako lagapenen jasotzaileak diren entitateak:

Justizia Administrazioa.

10.- Eska daitezkeen segurtasun neurriak eta maila: oinarrizko maila.


Azterketa dokumentala