Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2009ko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun Saila
896

EDIKTUA, Gasteizko Florida kaleko 39. zenbakiko 1.an kokaturiko Irrintzi Masaje Eskolari jakinarazten zaio ezen, ireki zaion 1/2008 zenbakiko Zehapen-espedientean emandako Ebazpena formulatu dela.

Irrintzi Masaje Eskolari irekitako zehapen-espedientearen gaineko Ebazpena eman da, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 59. artikuluan zehaztutako bideetatik ezin izan da jakinarazi; hortaz, delako ebazpenaren formulazioa jakinarazten da, izan ere, bertan 900 euroko zehapena ezartzen da, hain justu ere osasun arloko arau-hauste bi, oso arinak, egitegatik.

Gasteizko Olagibel kaleko 38. zenbakian kokaturiko Lurralde Zuzendaritzan ikusgai dagoen Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, ediktu hau ematen denetik harako hilabeteko epearen barruan, betiere 2/1998 Legeko 39. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz.

Eusko Jaurlaritzaren alde, Euskadiko Kutxako 3035-0056-40-0560900123 kontu-zenbakian ordaindu beharko da zehapentzat ezarritako isuna.

Ebazpena hilabeteko 1etik 15era bitarteko egunen baten eman bada argitara, argitara eman denetik hurrengo hilabeteko 5. egunera bitartekoa izango da borondatez ordaintzeko epea; eta egun hori ez baba balioduna, hurrengo egun baliodunera artekoa.

Ebazpena hilabeteko 16tik azkenera bitarteko egunen baten eman bada argitara, argitara eman denetik hurrengo hilabeteko 20. egunera bitartekoa izango da borondatez ordaintzeko epea; eta egun hori ez baba balioduna, hurrengo egun baliodunera artekoa.

Isuna borondatezko epearen barruan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainarazik da, betiere indarrean diren xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriaz.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 26a.

Osasun Saileko Arabako Lurralde zuzendaria,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCIA.


Azterketa dokumentala