Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2009ko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
894

IRAGARKIA, 911/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesaturik dauden hirugarrenak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketenei jakinarazten zaie Igor Isasi Alzola jaunak 911/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzu sailburuordearen 2008ko abuztuaren 8ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa zuzendariak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda onartzeko 2008ko ekainaren 4an emandako Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

Espezialitatea Lurraldea Izangaiak

21 0327 Gorputz Hezkuntza Bizkaia. 283.etik 339.era

Gipuzkoa. 231.etik 286.era

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. artikulua betez, interesa duten guztiak epatzen dira, hamar eguneko epean bidezkotzat jotzen dutena alega dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 22a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

IGONE MARTÍNEZ DE LUNA UNANUE.


Azterketa dokumentala