Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2009ko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
893

IRAGARKIA, Jose M.ª Legarreta Borao (Ateak) enpresari 01J001/340/2008 espedientean emandako arbitraje-laudoa jakinarazteko dena.

2008ko irailaren 5ean, Jose María Pablos Blanco(lehendakari), Concepción Recio Cobielles eta Concepción Correa Salgueiro jaun-andreek osatutako Arbitro Taldeak laudoa eman zuen 01J001/340/2008 espedientean. Espediente horretan, M.ª Begoña Almeida Pascual zen erreklamatzailea eta Jose M.ª Legarreta Borao (Ateak), ordea, enpresa erreklamatua. Aipatutako laudoa honako hau da:

«Mª Begoña Almeida Pascual andrearen uziak baietsi dira Jose M.ª Legarreta Borao (Ateak) enpresarekiko. Hori horrela, erreklamaturiko enpresak ondoren zehazten diren lanei ekin beharko die:

Etxebizitza osoko erradapiak finkatzea eta korridorekoaren ordez kolore uniformeko bat jartzea.

Korridorearen eta banako gelaren sarreraren sabela konpontzea, eta kalteturiko piezak ordeztea.

Salaren atearen atzeko aldearen, gela bikoitzaren sarreraren eta leihoaren azpiko gunearen sabela konpontzea.

Tarte nahikoa uztea etxe osoko paretaren eta zuraren artean.

Salako atearen inguruko kola- edo berniz-orbanak garbitzea.

Konponketa guztiak hilabeteko epean egingo dira laudo hau jasotzen denetik zenbatzen hasita, obrak erreklamaturiko alderdiaren kontura izango dira soil-soilik eta ez diote inolako ordainkizunik eragingo erreklamatzaileari, obren egikaritzapenari loturiko balizko gastuak barne, hala nola altzariak muntatzea eta desmuntatzea edo antzeko beste edozein.»

Jose M.ª Legarreta Borao (Ateak) enpresari laudo hori jakinarazten saiatu arren, hori egiterik lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluaren 4. idatz-zatian xedatutakoa betez. Horrez gain, jakinarazten zaio Bizkaiko Probintzi Auzitegian deuseztatzeko errekurtsoa jarri ahal izango duela 2 hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 13a.

Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeko idazkaria,

TERESA RUIZ DE ARKAUTE ZULUETA.


Azterketa dokumentala