Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2009ko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
890

EDIKTUA, Familia zuzendariarena, ondoren aipatzen den espedienteari buruzkoa.

María Montserrat Rejado Corcuerak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Familia zuzendariak, honako ediktu hau eman du

EDIKTUA

Ez dugu izan L-2008-48-471-I zenbakiko espedientean emandako Ebazpena Yanine Campos Gutiérrez andreari jakinarazterik, ez baitugu izan jakinarazpena bere helbidean egiterik, nahiz eta bi aldiz saiatu garen. Hori horrela, honako ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea) 59.4 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak beteaz; eta, era berean, interesdunari 2008ko ekainaren 26ko ebazpena eman dela jakinarazten diogu; hona hemen:

Adierazitako espedientea ikusi da, Yanine Campos Gutiérrez andreak hala eskatuta izapideturikoa, 255/2006 Dekretua, abenduaren 19koa, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena aintzat hartuta.

AURREKARIAK

Bakarra.- 2008-01-28 egunean, Yanine Campos Gutiérrez andreak laguntza-eskabidea aurkeztu zuen, Paul Xavier Pol Camposen lehenengo semea jaiotzeagatik (jaiotze-data, 2007ko urriaren 1a), 255/2006 Dekretua, abenduaren 19koa, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena aintzat hartuta.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Espediente hau horretarako legeztaturiko pertsonak sustatu du eta funtsezkotzat hartzen diren dokumentu eta datu guztiak ekarri dituzte espedientea ebazteko.

Bigarrena.- Aipatutako Dekretuko 10.1 artikuluan xedatzen denez, eskaerak aurkezteko epea hiru hilabetekoa da, jaiotza- egunaren biharamunetik, adopzioa edo adopzio aurreko familia-harrera gauzatzeko ebazpen judizialaren edo antzeko dokumentuaren egunaren biharamunetik, edo eskatzaileari jakinarazi zaion egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Egiaztatu ahal izan dugunez ez du epean eskaera aurkeztu, hortaz, ezin zaio diru-laguntzarik eman.

Hirugarrena.- Eskabidea eta erantsitako agiriak azterturik, diru-laguntzarako eskabidearen oinarri den dekretuak xedatzen dituen betekizunak betetzen ez direla egiaztatu da.

Laugarrena.- Abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuko 25. artikuluko 2. paragrafoan arautzen denez, aurreikusitako laguntzak eman edo ukatzeko, berariazko banakako ebazpena emango du Eusko Jaurlaritzako Familia zuzendariak.

Ondokoak ikusirik: 255/2006 Dekretua, abenduaren 19koa, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena; eta oro har eta batera aplikatu beharreko gainerako lege-arauak.

Ondorioz, eta eman zaizkidan ahalmenez baliaturik, ondokoa

EBATZI DUT:

Yanine Campos Gutiérrez andreari (06239967 NAN-zenbakia) lehenengo semea jaiotzeagatik eskatu duen diru-laguntza ukatzea, 255/2006 Dekretua, abenduaren 19koa, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena aintzat hartuta eta horren 10.1 artikuluan xedatutakoan oinarrituz.

Interesdunak jakin behar du Ebazpenak ez duela administrazio-bidea agortzen. Beraz, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko du Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarteratze eta Familia sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpen egunaren biharamunetik kontatzen hasita, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz.

Eta Yanine Campos Gutiérrez andrearentzat legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, ediktu hau egin eta sinatzen dut.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 15a.

Familia zuzendaria,

MARÍA MONTSERRAT REJADO CORCUERA.


Azterketa dokumentala