Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2009ko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
886

LEHIAKETA. Iragarkia, «Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) Loiolako Erriberak Lehen Hezkuntzako Ikastetxea, Haur Hezkuntzako 3+6 unitate eta Lehen hezkuntzako 12 unitatekoa eraikitzeko» lanen administrazio-kontratua esleitzeko dena (KBN C01/025/2008 espedientea).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C01/025/2008.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Donostiako (Gipuzkoa) Loiolako Erriberak Lehen Hezkuntzako Ikastetxea, Haur Hezkuntzako 3+6 unitate eta Lehen hezkuntzako 12 unitatekoa eraikitzea.

b) Loteak eta kopurua: kontratuaren xedea ez dago lotetan banatuta.

c) Gauzatzeko lekua: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa).

d) Gauzatzeko epea: 22 hilabete, zuinketaren egiaztapen-akta izenpetzen den egunaren biharamunetik aurrera.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat irizpide.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Guztira: sei milioi zazpiehun eta hamaika mila bostehun eta hogeita zazpi euro eta zazpi zentimokoa (6.711.527,07) da lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

5.- Behin-behineko fidantza: ehun eta hogeita hamalau mila berrehun eta hogeita hamar euro eta berrogeita hamalau zentimo (134.230,54).

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Planitec kopia-denda.

b) Helbidea: Urdaneta kalea 4, behea.

c) Herria eta posta-kodea: Donostia-San Sebastián 20006.

d) Telefonoa: 943 46 46 45.

e) Faxa: 943 47 02 51.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2009ko martxoaren 16a.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena (taldeak, azpitaldeak eta kategoria):

Taldea: C) Azpitaldea: 2 Kategoria: f)

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

Sailkapen hori ez badute, Europako Batasuneko kide diren estatuetako enpresa ez espainiarrek honela egiaztatuko dute kaudimen ekonomikoa:

Ekonomia- eta finantza-kaudimena: azken hiru (3) urteetan izaniko 3.000.000 euroko urteko negozio-bolumena. Azken hiru urteei dagokien guztizko negozioen zenbatekoari buruzko deklarazioaren bidez egiaztatuko da.

Gaitasun teknikoa eta profesionala: azken hiru (3) urteetan kontratu honen xedearen antzekoa duen lan bat burutu izana, bai ezaugarriei dagokienean bai aurrekontuari dagokionean. Azken hiru (3) urteetan burututako lanen zerrendaren bidez egiaztatuko da, eta horien zenbatekoak, datak eta onuradun publikoak edo pribatuak zein izan diren adieraziko da.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko martxoaren 16ko 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako Erregistroa.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1, Lakua II (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak nahitaez noiz arte eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1, Lakua II (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2009ko apirilaren 16a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.- Bestelako argibideak.

Hauek dira eskaintzak baloratzeko irizpideak:

- Prezioa: 60 puntu.

- Lan planaren koherentzia: 30 puntu.

- Berme-epea zabaltzea: 10 puntu.

11.- Iragarkien gastuak:

Esleipendunak ordainduko ditu.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2009ko urtarrilaren 30a.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 30a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala