Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2009ko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Getxoko Instrukzioko 5 Zenbakiko Epaitegia
883

EDIKTUA, 42/07 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Victoria Olivan Gotak, Getxoko Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

FEDE ETA TESTIGANTZA EMATEN DUT:

42/07 falta-judizioan epaia eman dela eta honakoak direla idazpurua eta epaitza:

30/2007 EPAIA

Getxo, 2007ko abenduaren 20a.

Nik, Jairo Álvarez-Uría Francok, Getxoko Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile naizen aldetik, ikusiak ditut 42/2007 berehalako falta-judizioari buruzko autoak. Honako hauek izan dira alderdiak: Estela Gómez de la Fuente, demandatzaile moduan, Benjamín Romero Silva, demandatu moduan, eta Ministerio Fiskala, egintza publikoaren ordezkari lez.

Konstituzioak ematen dizkidan aginpideen indarrez, ondoko epaia ematen dut:

AURREKARIAK

Lehenengoa.- Epaitegi honetan salaketa jaso ostean hasi ziren jarduerak gertatutakoak eta horien pertsona erantzukizunduna(k) antzemateko. Bidezkotzat jotako eginbideak gauzatu ziren eta dagokion ahozko falta-judizioaren ekintzarako deia egin zitzaien alderdiei.

Bigarrena.- Ahozko judiziorako deia legezko eran egin zitzaion pertsona salatuari, baina ez zen agertu.

Ministerio Fiskalak akusatua kondenatzea eskatu zuen.

Hirugarrena.- Legezko preskripzio guztiak bete dira auto hauek izapidetzeko.

FROGATUTAKO EGITATEAK

Bakarra.- 2007ko abenduaren 18an, 21:35ean, Benjamín Romero Silva salatuak apurtu egin zituen BI-8057-CT matrikula duen eta Estela Gómez de la Fuenterena den ibilgailuaren atzerako ispilua eta ezkerreko aurreko hegatsa, ibilgailua Leioako Langileria kaleko 120 zenbakiaren parean aparkatuta zegoela. Kaltetuak 328,79 euroko kalte materialak egiaztatu ditu.

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Frogatutzat jotako egintzak kalte-falta bat dira eta Zigor Kodearen 625.1 artikuluan aurreikusi eta zigortzen dira.

Bigarrena.- Falta horren erantzulea Benjamín Romero Silva da, berak gauzatu baititu artez, materialki eta borondatez falta osatzen dituzten egintzak, hala darienez Ertzaintzako agenteak egindako adierazpenari -bera izan baitzen gertakarien lekuko- eta gertakariengatik egindako atestatuari. Kargu-froga horrek balio du errugabetasun-presuntzioa bertan behera uzteko; izan ere, salatuak ez du indargabetu froga hori, ez baita judizio-ekintzara agertu, legezko eran dei egin zaion arren.

Hirugarrena.- Delitu edo faltarengatik erantzukizuna duen pertsona orok erantzukizun zibila ere badu izan, baldin eta egitateak kalte edo galerak ekartzen baditu, Zigor Kodearen 116. artikuluan ezarritakoaren arabera; eta, horren ondorioz, behar bezala egiaztatutako kalte eta galerak, gainerakoak kenduta, ordaindu beharko ditu. Beraz, 328,79 euroko diru-zenbatekoak ordaindu behar dio Estela Gómez de la Fuenteri, horixe baita ibilgailua konpontzeko behar den diru-zenbatekoa.

Laugarrena.- Legeak edozein delitu edo faltarengatik erantzukizun kriminala duten guztiei ezartzen dizkie prozesuko kostuak, Zigor Kodearen 123. eta 124. artikuluetan eta PZLb-ren 239. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Aipatu artikuluak eta oro har aplikatu daitezkeen gainerakoak ikusita, hona hemen

EPAITZA

Kondenatu egiten dut Benjamín Romero Silva, lehen zehaztutako kalte-faltaren erantzulea denez, hamabost egunez eguneko 10 euro ordaintzera, ordaindu barik utzitako kuota pare bakoitzeko egun bateko askatasun-gabezia izango duela. Horretaz gain, erantzukizun zibila dela-eta, Estela Gómez de la Fuenteri 328,79 diru-zenbatekoa ordaindu beharko dio sortutako kalte materialengatik. Hori guztia kosturik ezarri gabe egingo da, judizio honetan ez da sortu-eta halakorik.

Ebazpen hau ez da irmoa eta horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke -ondorio biei dagokienez- epaitegi honetan, Bilboko Probintzia Auzitegiari zuzenduta, jakinarazpena egin eta bost eguneko epean.

Eta nire epaia hau denez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaia jasota geratu eta Benjamín Romero Silvari epaia jakinarazteko -ez baitakigu gaur egun non dagoen-, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Getxon, bi mila eta bederatziko urtarrilaren hogeita batean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala