34. zk., 2009ko otsailaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Arabako Probintzia Auzitegia
882
EDIKTUA, kostuen tasazioa aurkaratzeko bideratutako 176/07 prozeduraren ondoriozkoa.
Arabako Probintzia Auzitegia (1. Sekzioa).
Errekurtsoa: 176/07 kostuen tasazioa.
Errekurtsogilea: Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusia.
Abokatua: Beatriz Garcia.
Errekurtsogilea: «Scania Finance Hispania SA Unipersonal».
Errekurritua: «Transportes L. Chamorro SAU».
Prokuradorea: Marta Paul Nuñez.
Abokatua: Javier Hierro Olavaria.
Aipatu judizioaren gainean epaia eman da. Honako hauek dira idazpurua eta epaitza:
Vitoria-Gasteizko Probintzia Autzitegiak Iñigo Madaria Azcoitia lehendakariak, eta Mercedes Guerrero Romeo eta Íñigo Elizburu Aguirre magistratuek osatuak ondoren azaltzen den epaia eman zuen, Erregeren izenean, bi mila eta bederatziko urtarrilaren zazpian.
1/09 EPAIA
Kostuen tasazioaren aurkapenaren 176/07 intzidentea (Salaren 176/07 erroiloa), Vitoria-Gasteizko Merkataritzako 1 zenbakiko Epitegitik datorrena, 96/05 Lehiaketa Laburtuko Judizio Autoak, Transportes L. Chamorro SAUk eskatuta, Hierro jauna letratuak zuzendu eta Paúl Núñez andrea prokuradoreak ordezkatuta. Gizarte Segurantzako Idazkaritza Nagusia da alderdi inpugnatua, Beatriz García letratuak zuzendu eta ordezkatuta. Txostengile moduan Íñigo Madaria Azcoitia lehendakaria.
EPAITZA
Ezetsi egiten da erroilu honetan egindako kostuen tasazioaren bidegabeko atalengatik 2008ko uztailaren 17an egindako inpugnazioa. Sendetsi egiten dugu tazazioa, gehiegizkoengatik inpugnatu daitekeen arren. Intzidentearen kostuak inpugnatzailea ordaindu beharko ditu.
Ebazpen honen aurka ez dago errekurtso arruntik aurkezterik.
Epai honen ziurtagiriarekin batera, jatorrizko autoak jatorriko epaitegira bidali, ezagutu eta betearaz ditzaten.
Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.
Scania Finance Hispania SA Unipersonal demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktuaren bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 15a.
IDAZKARI JUDIZIALA.