Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2009ko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
881

AGINDUA, 2009ko urtarrilaren 26koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, irailaren 30eko 229/2003 Dekretuan ezarritako esparruaren barruan Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialentzako 2009ko ekitaldiko laguntzak emateko deialdia («Elkarteak» Programa) jendaurrean jartzen duena.

2003ko urriaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (200. zenbakia) argitaratu zen 229/2003 Dekretua, irailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-garapen eta mendi-nekazaritzako elkarte eta federazioei nahiz nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresaburuenei zuzendutako laguntzei buruzkoa («Elkarteak» programa).

Dekretu horren 7.6 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren aginduz, urtero zehaztuko da zein izango den laguntza-eskaerak aurkezteko epea eta 2009ko ekitaldiko aurrekontuetatik, laguntza horietarako zenbat diru bideratuko den Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 29ko 19/2008 Legean.

Horren indarrez, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- 1.- Hona agindu honen xedea: Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresaburuenei zuzendutako laguntzetarako deialdia argitara ematea, 2009ko ekitaldirako. Laguntza horiek irailaren 30eko 229/2003 Dekretuan ezarrita daude («Elkarteak» programa).

Horretarako, milioi bat laurehun eta hamabi mila (1.412.000) euro jarriko dira guztira 2009. urterako. Hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan horretarako ezarri den aurrekontu-kredituaren arabera. Diru-kopuru hori honela banatuko da:

- Nekazaritza sektorean: zortziehun mila (800.000) euro.

- Elikagaien sektorean: hirurehun eta hirurogeita hamabi mila (372.000) euro.

- Arrantza sektorean: berrehun eta berrogei mila (240.000) euro.

2.- Deialdi honen kontura sektore bakoitzari eman beharreko laguntzen kopuruak ez du sektore bakoitzerako aurrekontu-kontsignazioa gaindituko, ez eta -indarreko legeriak kreditu-loturari edo aurrekontu-aldaketari buruz aurreikusi duenaren arabera- aurrekontuetan ezarritako kopuru hori eguneratzetik ateratzen dena ere. Halakorik gertatuz gero, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Zerbitzu Orokorren zuzendariaren ebazpen batek emango du horren berri EHAAn, diru-laguntzak esleitu aurretik.

Bigarrena.- Aurretik aipatutako dekretuaren 5. artikuluan ezarritako mugen barruan, onuradun bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbateko zehatza, jarraian zuzendaritzaka adierazitako balorazio-irizpide metagarriak onartutako gastuari aplikatuz zehaztuko da.

Nekazaritzako Elikagai Industria Zuzendaritza:

a) Elkarte edo federazioa sortu berria izatea, % 5, gehienez.

b) Erakunde eskatzaileak aldezten dituen ekonomia- eta gizarte-interesen garrantzia, % 15, gehienez.

c) Erakundeak sektore bakoitzean garatu edota sustatzen dituen jardueren garrantzia, % 15, gehienez.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore zehatz bakoitzaren barruan egiaztatzen duen ezarpen-maila, % 15, gehienez.

e) Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak sustaturiko jarduera eta ekimenetan erakundeak azaltzen duen lankidetza-maila, betiere haren arloa modernizatu eta hobetzeari dagokionez, % 15, gehienez.

f) Elkarteak jarduteko hartzen duen lurraldearen eremua, % 15 gehienez.

g) Ekoizpenaren garrantzia, lehen sektoreari dagokionez, % 10, gehienez.

h) Berori osatzen duten ekoizle edo egileen kopurua, % 10 gehienez.

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza:

a) Elkarte edo federazioa sortu berria izatea, % 5, gehienez.

b) Erakunde eskatzaileak aldezten dituen ekonomia- eta gizarte-interesen garrantzia, % 15, gehienez.

c) Erakundeak sektore bakoitzean garatu edota sustatzen dituen jardueren garrantzia, % 15, gehienez.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore zehatz bakoitzaren barruan egiaztatzen duen ezarpen-maila, % 15, gehienez.

e) Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak sustaturiko jarduera eta ekimenetan erakundeak azaltzen duen lankidetza-maila, betiere haren arloa modernizatu eta hobetzeari dagokionez, % 15, gehienez.

f) Elkarteak jarduteko hartzen duen lurraldearen eremua, % 15, gehienez.

g) Ekoizpenaren garrantzia, lehen sektoreari dagokionez, % 10, gehienez.

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza:

a) Elkarte edo federazioa sortu berria izatea, % 5, gehienez.

b) Erakunde eskatzaileak aldezten dituen ekonomia- eta gizarte-interesen garrantzia, % 15, gehienez.

c) Erakundeak sektore bakoitzean garatu edota sustatzen dituen jardueren garrantzia, % 15, gehienez.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore zehatz bakoitzaren barruan egiaztatzen duen ezarpen-maila, % 15, gehienez.

e) Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak sustaturiko jarduera eta ekimenetan erakundeak azaltzen duen lankidetza-maila, betiere haren arloa modernizatu eta hobetzeari dagokionez, % 15, gehienez.

f) Ekoizpenaren garrantzia, lehen sektoreari dagokionez, % 10, gehienez.

g) Berori osatzen duten ekoizle do egileen kopurua, % 10, gehienez.

Hirugarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko landa-garapen eta mendi-nekazaritzako elkarte eta federazioei nahiz nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresaburuenei zuzendutako laguntzak arautu dituen («Elkarteak» programa) irailaren 30eko 229/2003 Dekretuan zehazten diren laguntzak eskuratu ahal izateko, eskatzaileek honako baldintzok bete behar dituzte:

1.- Aipatutako dekretuaren 3. artikuluan zehaztutakoaren araberako onuraduna izatea.

2.- Dekretu horren 4. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea.

Laugarrena.- 1.- Eskatzaileek, lehen aipatutako Dekretuaren I. eranskinean jasotako eredu-orrietan aurkeztu beharko dituzte eskabideak eta dekretu horren 7. artikuluan eskatzen den dokumentazioa.

Halaber, horiekin batera zinpeko aitorpena bidali beharko da, eskatzaileak ez duela diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten dituzten zehapen administratiborik edo penalik jaso, eta ez daukala horretarako legezko inolako debekurik egiaztatzeko, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen amaierako seigarren xedapenean zehaztutakoarekin bat etorriz.

2.- Laguntza-eskaerak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko bulegoetan aurkeztu beharko dira (Donostia kalea, 1. zk., Vitoria-Gasteiz) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako erari jarraituz. Era berean, eskaeraren sektorea kontuan izanda, ondoren zehazturiko organo hauetariko bati aurkeztu behar izango zaizkio:

a) Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari, nekazaritza-sektorearen kasuan.

b) Elikagaien Industriako Zuzendaritzari, elikaduraren sektorearen kasuan.

c) Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari, arrantza-sektorearen kasuan.

3.- Gerta daiteke aurkeztutako eskaeran akats edo okerren bat agertzea edo ezarritako beharkizun guztiak ez betetzea; halako kasuetan, interesdunari dei egingo zaio hamar eguneko epean akatsa kopon dezan edo manuzko agiriak erants ditzan; horrela egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 42. artikuluak ezarritako baldintzen arabera aurretiaz ebazpena emanda.

Bosgarrena.- Irailaren 30eko 229/2003 Dekretuan («Elkarteak» Programa) aurreikusitako diru-laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Seigarrena.- Irailaren 30eko 229/2003 Dekretuaren 8. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz, eskaera egin zaion zuzendaritzak izapidetu, ebatzi eta ordainduko ditu laguntza-eskaerak.

Zazpigarrena.- Diruz lagungarriak dira aurretik aipatutako dekretuaren 5. artikuluan adierazitako eta 2009. ekitaldian egindako gastuak, honako zenbateko hauen arabera:

a) Ordezkaritza-zereginak betetzeko gastuak: % 90 gehienez ere.

b) Funtzionamendu-gastu arruntak: gastuen % 50 gehienez ere.

c) Ikasketa-gastuak, % 100 gehienez ere.

d) Azokak eta ekitaldiak antolatzeko gastuak, % 100 gehienez ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Aginduaren aurka aurkeztu daiteke, baita ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, bi hilabeteko epean, dagoeneko aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 26a.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.


Azterketa dokumentala