Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2009ko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
879

AGINDUA, 2009ko urtarrilaren 22koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, mendi-nekazaritzako eremuetan landa-garapeneko aitzindari-proiektuak gauzatzeko diru-laguntzak arautzen dituen azaroaren 28ko 242/2000 Dekretuaren babesean 2009ko ekitaldian eman beharreko diru-laguntzetarako deialdia egin duena.

Abenduaren 23ko 336/2003 Dekretuak aldatu zuen azaroaren 28ko 242/2000 Dekretuak mendi-nekazaritzako eremuetan landa-garapeneko aitzindari-proiektuak gauzatzeko diru-laguntzak arautzen ditu.

Dekretuaren 8.3. artikuluak ezarritakoaren arabera, urtero, Nekazaritza Arrantza eta Elikadura sailburuaren agindu bat argitaratuko da, dekretuan araututako laguntzetarako deia egiteko eta eskabideak aurkezteko epeak irekitzeko. Aginduak, era berean, hauxe ere argituko du: aurrekontu ekitaldi bakoitzean eman beharreko laguntzen guztizko zenbatekoa.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 49.5 artikuluak ezartzen duenez (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu zen dekretu horren bidez), Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomia-ekitaldi bakoitzeko aurrekontu orokorrak indarrean jartzen direnean diru-laguntzak emateko arauak gaurkotu nahiz berrikusiko dira, edo, behar izanez gero, arau berriak ezarriko dira, eta, orobat, zehaztugabeko indarraldia eman zitzaien diru-laguntzetarako deialdia egingo da. Euskal Autonomia Erkidegoaren 2009. urteko Aurrekontu Orokorrak onartu dituen abenduaren 29ko 19/2008 Legeak babestuta eman da aurtengo laguntzetarako deialdia.

Horren indarrez, honako hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Eskabideak aurkezteko epea.

1.- Abenduaren 23ko 336/2003 Dekretuak aldatutako azaroaren 28ko 242/2000 Dekretuak mendi-nekazaritzako eremuetako landa-garapeneko aitzindari-proiektuetarako laguntzak arautzen ditu. Bada, 2009. urtean, dekretu horretako laguntzak eskatzeko epea honako hau izango da: agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasi, eta hilabetekoa.

2.- Eskabideak Landa eta Itsasertzeko Garapeneko zuzendariari bidali behar zaizkio, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailean aurkeztu behar dira, edo bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako bideetatik edozein erabilita. Eskabideekin batera, abenduaren 23ko 336/2003 Dekretuak aldatutako 242/2000 Dekretuaren 8.2 artikuluak aurreikusitako agiriak ere aurkeztu beharko dira.

Bigarrena.- Laguntzen zenbatekoa, guztira.

Agindu hau betez emango diren laguntzen zenbateko osoa Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura joango da eta ez da 250.000 eurotik gorakoa izango. Edonola ere, indarrean dauden legeekin bat etorriz aurrekontuetan aldaketak egiten badira, zenbateko hori aldatu ahal izango da.

Halakorik gertatuz gero, aldaketa horietatik datorren aurrekontuko diru-izendapenaren berri emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratukotako Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bidez.

Hirugarrena.- Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari, hilabeteko epearen barruan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioekiko auzien salan, bi hilabeteko epearen barruan. Kasu bietan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasiko da kontatzen epea.

Laugarrena.- Indarraldia.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 22a.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburua,

GONZALO SAENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.


Azterketa dokumentala