Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2009ko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
874

EBAZPENA, 2009ko otsailaren 17koa, Turismo sailburuordearena, turismoari buruzko biltzarrak, jardunaldiak, bilerak eta bisita teknikoak egiteko 2009ko ekitaldian laguntzak emateko deialdia argitaratzeko dena.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2009ko urtarrilaren 19ko Aginduaren bidez, turismoari buruzko biltzarrak, jardunaldiak, bilerak eta bisita teknikoak egiteko laguntzak nola eman ezartzen da.

Diru-laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-ataletatik aterako dira.

Aipatutako aginduaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak emateko, 2009ko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 7. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Xedea.

Ebazpen honen xedea da turismoari buruzko biltzarrak, jardunaldiak, bilerak eta bisita teknikoak egiteko 2009ko ekitaldian laguntzak emateko deialdia egitea. Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2009ko urtarrilaren 19ko Aginduan arautzen diren laguntza horiek.

Helburu hori betetzeko, 100.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan berariaz arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren arabera.

Diru-kopuru hori aldatu ahalko da, betiere diru-laguntzei buruz ebazpena eman aurretik, eskatutako laguntzak guztira zenbatekoak diren ikusi ondoren, eta, baldin eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak beste programa batzuk burututakoan aurrekontuko diru-kopururik ahitu gabe geratzen bada. Horrelakorik gertatuz gero, Turismo sailburuordeak horren berri emango du ebazpen baten bidez.

2. artikulua.- Betekizunak.

Eskatzaileek, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2009ko urtarrilaren 19ko Aginduan aurreikusitako laguntzak jasotzeko, agindu horren 3. artikuluan ezarritako baldintzak konplitu beharko dituzte. Agindu horren bidez, bestalde, turismoari buruzko biltzarrak, jardunaldiak, bilerak eta bisita teknikoak egiteko laguntzak arautzen dira.

3. artikulua.- Eskabideak eta epea.

1.- Eskabidearen eta inprimakien ereduak Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde-bulegoetan jaso daitezke, edo web orri honetan: www.euskadi.net/turismo.

2.- Eskaria egin nahi dutenek, laguntzaren bat jaso ahal izateko, eskabide-orria eta gainerako agiri osagarriak Turismo Administrazioko eta Lehiakortasuneko Zuzendaritzari bidali beharko dizkiote, eta, aurkeztu, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde-bulegoetan aurkeztu behar dituzte, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetan.

3.- Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean hasiko da; amaitu, berriz, 2009ko apirilaren 3an.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Deialdia egiteko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 17a.

Turismo sailburuordea,

KORO GARMENDIA GALBETE.


Azterketa dokumentala