Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2009ko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
872

EBAZPENA, 2008ko abenduaren 3koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, ondoko instalazio elektrikoak eraikitzeko baimena eman, proiektua onartu eta herritarrentzat onuragarria dela deklaratzeko dena: Azkoitiko eta Debako udalerrietan, N-163 eta N-94 euskarrien artean, Deba-Itziar TAE airetiko linea eta Floreaga-San Antolin TAE linea lotzeko 13,2 kV-ko (s/c) airetiko linea elektrikoarena (24077/AT-H-2008-78 erreferentzia).

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoan, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk (egoitza: Donostia-San Sebastiángo Mikeletegi pasealekua 1-3), ondoko instalazio elektrikoarentzako administrazio-baimena, exekuzio-proiektua onartu eta herriarentzat onuragarria dela deklaratzea eskatzeko aurkeztutako espedientea ikusi da: Azkoitiko eta Debako udalerrietan, aipatu erreferentzia duen 13,2 kV-ko (s/c) airetiko linea elektrikoa eraikitzea, eta arauzko izapidetzeak bete dira argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, hala nola hasitakoak, zuzeneko lineak eta kontsumitzaileekin konektatzeko instalazioak eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak ezarri zituen abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko (2002-12-23ko EHAA) arauzko prozedurak bete ondoren, eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean xedatutakoarekin bat (1997-11-28ko BOE).

Debako eta Azkoitiko Udalei txostena behin baino gehiagotan eskatu zitzaien, baina eskaera horiei buruzko erantzunik ez da jaso.

Azkoitiko eta Debako Udaletxeetako iragarki-oholetan erakutsi ziren iragarkia eta eraginpekoen zerrenda, eta udal horien ziurtapenaren arabera, ez zen alegaziorik aurkeztu.

2008-09-05ean, Telefónica SA enpresak adierazi zuen ez zuela eragozpenik ikusten instalazio elektrikoa gauzatzeari dagokionez.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumena Saileko Uren Zuzendaritzari txostena birritan eskatu zitzaion, baina ez zen eskaera horren erantzunik jaso.

Espedientea jendaurrean jarri zen, 2008ko uztailaren 11ko EHAAn, 2008ko ekainaren 20ko GAOn eta 2008ko ekainaren 19ko «El Diario Vasco»n argitaratuaz. Proiektuaren aurka ez zen inolako alegaziorik aurkeztu.

Aurkeztutako proiektua ikusi da. Andoni Larrañaga Irastorza industria-ingeniari teknikoak izenpetu zuen eta Gipuzkoako Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialak 2008ko apirilaren 22an oniritzia eman zion.

Energia eta Meategien zuzendariak Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan (2005-10-27ko EHAA) aitortzen dizkion ahalmenen indarrez, hau

EBATZI DU:

1.- Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri beherago zehaztutako instalazioa egiteko baimena ematea eta exekuzio-proiektua onartzea: Azkoitiko eta Debako udalerrietan, N-163 eta N-94 euskarrien artean, Deba-Itziar TBA airetiko linea eta Floreaga-San Antolin TBA linea lotzeko 13,2 kV-ko (s/c) airetiko linea elektrikoa. Hona hemen linea horren ezaugarriak:

- Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

- Euskarriak: altzairuzkoak.

- Eroaleak: 3 LA 78.

- Luzera: 1.937 m.

- Hasiera: TAE Floreaga-San Antolin lineako N-163. euskarria, Azkoitiko udalerrian kokatua.

- Amaiera: 13. euskarri berria, N-94 ordezkatzen duena, Debako udalerrian kokatua.

2.- Baimentzen diren instalazioak herri-onurakotzat deklaratzea eta deklarazioak, azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu behar direla eta okupazioa, gainera, presaz egin behar dela. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen dituen ondorioak ekartzen ditu, 53. artikuluan zehaztutako erregistro ondorioekin.

Ebazpen hau abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan ezarritakoari eta ondorengo baldintza orokor hauei jarraituz ematen da:

1) Onartutako proiektuarekin bat egin beharko dira obrak, eta, halakorik bada, eskatzen eta baimentzen diren aldakuntzekin bat.

2) Martxan jartzeko epea urtebetekoa izango da, eragindako finkak okupatzeko akta egiten denetik aurrera.

3) Instalazioen titularrak lanak amaitzen direnean horren berri eman beharko dio lurralde-bulegoari, behin betiko egiaztatu eta martxan jartzeko akta eman dezan.

Obrak egiteko beharrezko diren udal edo probintzien eskumenpeko baimen edo lizentziak eta gainerakoenak errespetaturik, ematen da ebazpen hau, eta ez du salbuesten eskatzailea haiek eskuratzeko obligaziotik. Halaber, inoren eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubideari eutsiz ematen da.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Berrikuntza eta Energia Sailburuordetzari, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, hala agintzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen 4/1999 Legean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 3a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala