Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2009ko urtarrilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Interbiak SA
505

IRAGARKIA, geologia eta geoteknia arloko zerbitzuak honako hauen kontrol-lanetan emateko kontratua esleitzeari buruzkoa: Cadaguako autobidea (Arbuio-Sodupe tartea), Ballontiko ardatza (Portugalete-Markonzaga-Kueto tartea) eta eraikuntzako proiektu, aurreproiektu eta obra batzuen ikuskapena eta aholkularitza (011/2008 espedientea).

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Interbiak Bizkaiko Hegoaldeko Akzesibilitatea SA, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kide Bakarreko Herri Baltzua, bere izenean eta Bizkaiko Akzesibilitate Plana 2003 kudeatzeko haren kontura arituz.

b) Espediente-zenbakia: 011/2008.

2.- Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: geologia eta geoteknia arloko zerbitzuak honako hauen kontrol-lanetan: Cadaguako autobidea, (Arbuio-Sodupe tartea), Ballontiko ardatza (Portugalete-Markonzaga-Kueto tartea) eta eraikuntzako proiektu, aurreproiektu eta obra batzuen ikuskapena eta aholkularitza (011/2008 espedientea).

3.- Tramitazioa, prozedura eta adjudikatzeko era.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.- Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 300.394,25.euro, BEZ kenduta.

5.- Esleipena.

a) Eguna: 2009ko urtarrilaren 7a.

b) Kontratista: Euroestudios Ingenieros de Consulta, S.L.

c) Esleipenaren zenbatekoa: 273.085,69 euro, BEZ kenduta.

Bilbao, 2009ko urtarrilaren 13a.

Zuzendari gerentea,

JAVIER OLIVARES LAPATZA-GORTAZAR.


Azterketa dokumentala