Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2009ko urtarrilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun Saila
503

IRAGARKIA, farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazteko dena.

Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuko 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Plentziako farmazia-eskualdean (Bizkaia) dagoen farmazia bat eskualdatzeko proposamena dagoela jakinarazten da.

Eskuratzeko interesa duten botikariek honako leku hauetan lortu ahal izango dituzte espedienteko argibideak, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoak:

- Osasun Saila, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

- Osasun Sailaren Arabako Lurralde Zuzendaritza; Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.

- Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza; Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia-San Sebastián.

- Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza; Errekalde zumarkalea 39, Bilbao.

Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatuta.

Farmazia eskuratzeko eskabideei 227,69 euroko tasa ezarriko zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 9a.

Farmaziako zuzendaria,

GONZALO TRINCADO IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala